Abiadura-testa

Begiratu zenbatekoa den zure Interneteko konexioaren abiadura

Aholkuak Interneteko abiadura testa egin aurretik

Lehenik eta behin, abiadura-test hau optimizatuta, zure Internet konexioaren kalitatea ezagutu ahal izateko, bai zuntzezkoa bada, bai ADSLkoa, wifi bidez edo internet mugikorraren bidez konektatzen bazara (3G, 4G edo 5G).

1. Itxi dena

Programak eta aplikazioak baliabideak kontsumitzen ari dira, baita zure banda-zabaleraren zati bat ere.

1. Itxi dena

Programak eta aplikazioak baliabideak kontsumitzen ari dira, baita zure banda-zabaleraren zati bat ere.

2. Konekta zaitez zu bakarrik

Egiazta ezazu zure sarean gailu edo erabiltzaile gehiagorik ez dagoela. Bestela, zure konexioaren abiadura zatitu egiten da eta testaren emaitza partziala izango da.

2. Konekta zaitez zu bakarrik

Egiazta ezazu zure sarean gailu edo erabiltzaile gehiagorik ez dagoela. Bestela, zure konexioaren abiadura zatitu egiten da eta testaren emaitza partziala izango da.

3. Konekta zaitez kable bidez

Ahal baduzu, ethernet kable bidez zure router-era konekta zaitez, horrela abiadura galtzen ez dela bermatzen duzulako. WiFi bidez egiten baduzu, beti galduko duzu abiaduraren zati bat jasotzen dituzun interferentziengatik eta router-aren distantziagatik

3. Konekta zaitez kable bidez

Ahal baduzu, ethernet kable bidez zure router-era konekta zaitez, horrela abiadura galtzen ez dela bermatzen duzulako. WiFi bidez egiten baduzu, beti galduko duzu abiaduraren zati bat jasotzen dituzun interferentziengatik eta router-aren distantziagatik

4. Egiaztatu zure gailua

Ziurtatu zure gailuak jasan duela kontratatutako abiadura. Adibide bat jartzearren, ezin duzu 5Grekin nabigatu 5G-rako egokitutako gailurik ez baduzu. Internetekin antzeko zerbait gertatzen da, zure sare-txartelak 100 mega baino gehiago baimentzen ez baditu, ez dituzu inoiz gozatuko, nahiz eta iritsi.

4. Egiaztatu zure gailua

Ziurtatu zure gailuak jasan duela kontratatutako abiadura. Adibide bat jartzearren, ezin duzu 5Grekin nabigatu 5G-rako egokitutako gailurik ez baduzu. Internetekin antzeko zerbait gertatzen da, zure sare-txartelak 100 mega baino gehiago baimentzen ez baditu, ez dituzu inoiz gozatuko, nahiz eta iritsi.

Zure etxeko WiFi estaldura hobetu

Wi-Fi-a zure sukaldera, komunera edo goiko solairura iristea nahi baduzu, Wi-Fi Mesh-a da zure tresna. WiFi normal baten abiadura laurekin biderkatzen duten bi WiFi anplifikadore adimendun dira eta estaldura laurekin ere biderkatzen dute. Hartu teknologiarik aurreratuena WiFi mailan eta, horrez gain, aurreztu bateria telefonoetan eta tabletetan.
R | Imagen modems 2

Zalantzak dituzu?

Zer da deskarga-abiadura?

Deskarga-abiadurak adierazten dizu zenbateraino azkar konektatzen zaren Interneteko zerbitzari batera, eta zenbat denbora behar duzun eduki bat, bideo bat, argazki bat, fitxategi bat deskargatzeko… Zure eramangarrian, tabletan edo mugikorrean ikusten edo deskargatzen duzun guztia deskarga-abiaduraren bidez neurtzen da.

Zer da igoera-abiadura?

Igoera-abiadurak adierazten dizu zenbateraino azkar konektatzen zaren zerbitzari batera, eta zenbateraino azkar igotzen duzun hor dokumentu bat, bideo bat, irudi bat…. Zuk beste pertsona batzuei bidaltzen diezun guztia, edo beste erabiltzaile batzuek zuri esker Interneten ikusiko duten guztia (Youtubeko bideo bat, blog bateko argazki bat...), igotze-abiaduraren bidez neurtzen da.

Zer da IPa?

IP helbidea, edo Internet Protocol, Interneten identifikatzen zaituen zenbaki bat eta bakar bat da. Sarera, zure mugikorrera, eramangarrira edo tabletara konektatzean, IP jakin bat esleitzen zaio, gailu hori identifikatzeko eta gainerakoetatik bereizteko.

Zer dira Mb/s-ak?

Interneteko abiadura segundoko megabitetan (Mb/s) neurtzen da, nahiz eta hizkera arruntean “megez” hitz egiten dugun. Haien bidez adierazten da zenbateraino azkar joaten diren datuak zerbitzari batetik zure gailura (mugikorra, tableta, eramangarria...) edo zenbateraino azkar bidaltzen dituzun zuk datuak sarera. Gigabit bat segundoko (Gb/s) segundoko 1.000 megabit da.

Zer da pinga?

Pingak edo latentziak adierazten du zenbateko atzerapena dagoen zerbitzari batera konektatu eta zerbait egiten duzunetik zure agindua zerbitzari horretara iristen den arte. Datu garrantzitsua da onlineko jokoetan kalitatea neurtzeko. Eman dezagun beste jokalari baten aurka ari zarela jokatzen: hark zuk baino ping txikiagoa badu, abantaila handiagoa izango du, eta aurrea hartuko die zure mugimenduei edo jokaldiei, zureak makalagoak izango dira eta. Kontuan hartu behar da bideokonferentzietarako ere: pinga altua bada, gerta liteke zuk hitz egin eta gainerakoek berandu entzutea zuk esandakoa, edo zuk haien esanak berandu entzutea.

Zer da Interneteko fluktuazioa?

Zure pingarekin edo latentziarekin lotutako balio bat da. Normalena da pinga beti berdintsua izatea. Asko aldatzen bada, konexioak arazoren bat izan dezakeen seinale da. Milisegundotan neurtzen da.

Zergatik gomendatzen da zuntzaren edo ADSLaren abiadura ethernet kablearen bidez konektatuta zaudela neurtzea?

Zure bideratzaileari zuzenean konektatutako ethernet kable batekin, zehatzago jakin dezakezu zer abiadura iristen den zure etxera edo negoziora. Konexioa kontrolatuago dago, eta zuzenean doa bideratzailetik ordenagailura. Wifi bidez konektatuta zaudela neurtzen baduzu abiadura, ez da hori gertatzen: wifi-konexioa norabide guztietan hedatzen da, eta gerta liteke beste wifi-sare batzuen interferentziak jasatea. Esate baterako, 2,4 Ghz-eko wifi-sarea, nahiz eta irismen handiagoa duen, beteago dago, eta abiadura txikiagoa ematen du. 5 Ghz-eko sarea, berriz, ez dago hain betea eta abiadura handiagoa eskaintzen du, baina irismen txikia; bideratzailetik hurbil zaudela bakarrik konektatu ahal izango zara.

Zer baldintza tekniko behar ditu nire ekipamenduak abiadura handian nabigatu ahal izateko?

Erabiltzaile askok mega askoko Interneteko konexioa dute, baina ezin dituzte mega guztiak erabili, beren ekipoek ez baitituzte betetzen beharrezko baldintzak. Horretarako, beharrezkoa da giga bateko RAM memoria eta 1 Gb/s-ko Ethernet sareko txartela edukitzea. Zure gailuak halakorik ez badu, inoiz ezingo duzu nabigatu 100 mega baino gehiagoko abiaduran.

Euskaltelen abiadura-testa

Euskaltelen abiadura-testarekin, zure etxeko Interneten une honetan zer konexio-abiadura duzun ikus dezakezu. Euskaltelen abiadura-neurgailuak zure etxeko onlineko konexioaren abiadura zehatza adieraziko dizu segundo gutxi batzuetan. Hala, Interneten abiadura egokia den edo hobetu daitekeen ikus dezakezu, baldin eta ez bada iristen beharko lukeen edo nahiko zenukeen abiadurara. Tresna horren bidez, Euskaltelekin Interneteko zer abiadura duzun ikus dezakezu, gurekin kontratatua duzun tarifa kontuan hartuta. Eta oraindik ere ez baduzu, aukeratu ezazu zure beharretara ondoen egokitzen dena, eta ezagut itzazu zuntz optiko simetrikoko konexioa izatearen abantailak.
Test de velocidad euskaltel

Goza ezazu abiadura handiagoko Internetez

Euskaltelen abiadura-testa da aukerarik onena etxean duzun Internet egokia den ala abiadura handiagoa behar duzun jakiteko. Hala bada, gure Zuntza + Mugikorra tarifak kontsultatzea gomendatzen dizugu. Euskaltelen, hainbat modalitate eskaintzen dizkizugu, 300 Mb edo 1 Gb simetrikoko zuntz optikoko konexioarekin, onlineko konexioko azken teknologiez goza dezazun. Gurekin, zure etxerako nahi duzun Interneteko abiadura izango duzu, zure gailu guztietarako. Arrazoiren batengatik wifi-estaldura ez bada nahikoa, gure WiFi Mesh erabiltzea gomendatzen dizugu: haririk gabeko konexioa zuk behar adina hobetzeko anplifikadore adimenduna.
velocimetro euskaltel

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

KONTRATATU NAHI?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717

Eskerrik asko Euskaltelekin harremanetan jartzeagatik!

Zure datuak jaso ditugu eskatutako deia gauzatzeko

Gure aholkulari komertzial batek deituko dizu zenbaki honetatik:

944 025 212

Lehenbailen kontaktatuko dizugu

Momentu honetan, agente guztiak okupatuta daude.

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN