Euskaltel Enpresak atalak, Operadore gisa, eta Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean zehaztutako baldintzetan, bere bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuek —bai Interneteko sarbideari buruzkoak, bai telefonia finko edo mugikorrekoak— ez dakarte igorle eta hartzaileentzat komunikazioan egon litezkeen datu pertsonalak tratatzeko aukerarik. Beraz, halako zerbitzuetan, Euskaltel Enpresak atala ez da joko Bezeroaren konturako tratamendu-eragile.
Euskaltel Enpresak atalak beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzen ditu, bezeroaren ardurapeko datu pertsonalak eskuratzea ekar dezaketenak. Zerbitzu horietarako, Euskaltel Enpresak atala Tratamendu Eragiletzat hartuko da, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/769 Araudiko (pertsona fisikoen babesari buruzko araudiko) 28. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta bere bezeroekin nahitaezko kontratua sinatzeko konpromisoa hartzen du.
Hurrengo ataletan, Euskaltel Enpresak zerbitzu osagarri horietako bakoitzari lotutako datu-tratamenduei dagokienez lehenespenez eskaintzen dituen baldintza bereziak azalduko ditugu, bai eta gure Bezeroekin erabiltzeko kontratu-klausulen eredu posible bat ere.
Baldintza partikular hauek sartzen dira epigrafe honetan: komunikazio-ekipamendu fisiko nahiz birtualen mantentze-lanekin lotuta (telefonogune birtuala, fax birtuala, telefonogune fisikoak eta abar) datu pertsonalak babesteari eta segurtasun-neurriei dagozkienak.
Tratatu beharreko datuak: Enpresako langile, bezero edo laguntzaileen identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, telekomunikazioetako trafikoa eta IP publikoa.
Egin beharreko tratamenduak: Kontserbazioa, kontsulta, transmisio bidezko komunikazioa eta ezabatzea.
Eragileordeak:
Segurtasun-neurriak
Operadoreak Bezeroaren datuak babesteko neurri tekniko eta antolakuntzako egokiak, barne-kontrolak eta segurtasun-ohiturak ezarri ditu, eta indarrean mantenduko, datuak baimenik gabe, istripuz edo legez kanpo inork eskuratu, argitara eman, aldatu, galdu edo suntsi ez ditzan.
Informazioaren segurtasuna antolatzea
Giza baliabideen inguruko segurtasuna
Norberaren eta ingurunearen segurtasuna
Eragiketen kudeaketa
Irispideen kontrola
Informazioaren segurtasuna: gorabeherak kudeatzea
Atal honetan sartzen dira bezeroaren sareko eta Interneten konexioko zibersegurtasun-zerbitzu edo -paketeetarako eskaintzen diren datuen babesari eta segurtasun-neurriei buruzko baldintza partikularrak, hala nola Zibersegurtasuna, Scudo, Firewall birtuala, WAF, MDM, kontsola zentralizatudun antibirusa, ahulguneak aztertzeko zerbitzuak, aholkularitza, etab.
Hodeiko segurtasun-kopiaren zerbitzurako baldintza partikularrak hodeiko soluzioen atalean daude.
Tratatu beharreko datuak: Enpresako langile edo kolaboratzaileen identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, telekomunikazioetako trafikoa eta IP publikoa.
Egin beharreko tratamenduak: bilketa, erregistroa, kontsulta eta ezabatzea.
Tratamendu-eragileordeak:
Segurtasun-neurriak
Operadoreak Bezeroaren datuak babesteko neurri tekniko eta antolakuntzako egokiak, barne-kontrolak eta segurtasun-ohiturak ezarri ditu, eta indarrean mantenduko, datuak baimenik gabe, istripuz edo legez kanpo inork eskuratu, argitara eman, aldatu, galdu edo suntsi ez ditzan.
Informazioaren segurtasuna antolatzea
Giza baliabideen inguruko segurtasuna
Norberaren eta ingurunearen segurtasuna
Eragiketen kudeaketa
Irispideen kontrola
Informazioaren segurtasuna: gorabeherak kudeatzea
Zerbitzu hauen kudeaketa zentralizatuaren bidez, erregistratutako erabiltzaileei wifi-sarbide seguruak eman ahal izango dizkie bezeroak, eta kudeaketatik lortutako datuak ustiatu ahal izango ditu.
Tratatu beharreko datuak: Enpresak emandako wifi-zerbitzuaren erabiltzaileen identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, telekomunikazioetako trafikoa eta IP publikoa.
Egin beharreko tratamenduak: Bilketa, erregistroa, kontserbazioa, kontsulta, transmisio bidezko komunikazioa eta ezabatzea.
Tratamendu-eragileordeak:
Segurtasun-neurriak:
Operadoreak Bezeroaren datuak babesteko neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak, barne-kontrolak eta segurtasun-ohiturak ezarri ditu eta indarrean mantenduko ditu, datuak ez ditzan inork istripuz, legez kanpo edo baimenik gabe eskuratu, argitara eman, aldatu, galdu edo suntsitu.
Zehazki, ISO 27001 segurtasun-ziurtagiria du bezeroari ematen zaion WiFi zerbitzuari eusten dion plataformaren eragiketaz arduratzen den zerbitzu-zentroak (laguntza-zerbitzuari, kontrol-sistemaren eragiketari eta komunikazio-euskarriari dagokie), Ziurtagiri hori lortzeko behar diren segurtasun-neurri eta kontrol guztiak betetzen ditu.
Gainera, segurtasun-neurri espezifiko hauek ezarri dira Atari Gatibuaren eta Datuak Aztertzeko Plataformaren zerbitzuetarako. Neurriok soilik aplikatuko dira baldin eta bezeroak zerbitzu hauek kontratatu baditu edo gerora kontratatzen baditu:
Datuak Aztertzeko Plataforma – TRAQUS
Atari Gatibuaren plataforma - WIFIPLEX
Operadorearen Cloud zerbitzuetatik eskaintzen diren enpresentzako irtenbideak dira; adibidez, hodeiko konputazio-zerbitzuak (DataCenter birtuala), zerbitzari-ostatatzea, web-ostatatzea edo datu-baseen ostatatzea, datuen biltegiratzea, urruneko segurtasun-kopiak, etab.
Tratatu beharreko datuak:
Zerbitzuok datu pertsonaletarako irispidea ekarriko dute soilik biltegiratzeko edo tratatzeko erabiltzen baditu bezeroak datu horiek. Hori dela eta, Bezeroak modu frogagarrian eman behar dio Operadoreari datu pertsonalen tratamenduaren berri tratamendua hasi aurretik, bai Bezeroaren ardurapeko datuak direnean, bai Bezeroak tratamenduaren eragile gisa diharduen hirugarrenen datuak direnean, horretarako sinatutako kontratuari jarraituz.
Bezeroak ez dio ezein kalterik eragingo Operadoreari baldin eta zigorrik edo erantzunbeharrik gertatzen bada tratamendu-eragiletza ondo ez egiteagatik Bezeroak aurrez ez diolako jakinarazi tratatu egingo direla datuak.
Egin beharreko tratamenduak: Gordetzea, transmisio bidezko komunikazioa, ezabatzea eta segurtasun-kopia egitea (kontratatua badago).
Tratamendu-eragileordeak:
Segurtasun-neurriak
Operadoreak Bezeroaren datuak babesteko neurri tekniko eta antolakuntzako egokiak, barne-kontrolak eta segurtasun-ohiturak ezarri ditu, eta indarrean mantenduko, datuak baimenik gabe, istripuz edo legez kanpo inork eskuratu, argitara eman, aldatu, galdu edo suntsi ez ditzan.
Informazioaren segurtasuna antolatzea
Giza baliabideen inguruko segurtasuna
Norberaren eta ingurunearen segurtasuna
Eragiketen kudeaketa
Irispideen kontrola
Informazioaren segurtasuna: gorabeherak kudeatzea
Zerbitzuan segurtasun-kopia sartzen bada edo bezeroak kontratatu badu bakarrik: Datuak berreskuratzea.
Kontratatzea nahi duzu?
Aholkua doan
Astelehenetik ostiralera 9-16h
Deitu iezaguzu
900 825 465
Deituko dizugu
Oraintxe eskatu zure deia
Internet
Mugikorra
Beste zerbitzu batzuk
Jarri harremanetan gurekin
Kontratatu nahi?
Aholkatzen dizugu DOAN