Deitu

ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Enpresak (5-100 langile)

SCUDO

Erabateko zibersegurtasuna ETEentzat
ic right Zibersegurtasun Zentroa, 24/7
ic right Babes zabaldua
ic right Prebentzioa eta segurtasun-auditoretza
ic right Erabiltzailearentzako trebakuntza
Zure enpresaren zibersegurtasuna maila egokira eraman nahi baduzu, SCUDOk merkatuko preziorik lehiakorrenean zelan lortzen duen erakutsiko dizugu.
ciberseguridad K

Merkatuko zibersegurtasun-zerbitzurik osoena

Zibersegurtasunaren alorreko gure adituak 24/7 arituko dira zure enpresaren ingurunean ager daitezkeen mehatxuen bila, eta gogotik jardungo dute zure negozioaren eragiketak arriskuan jar ditzakeen edozer portaera maltzur edo ezohiko detektatzen. Horretarako, zenbait ekintza aurreikusten ditu.

SCUDOren abantailak

ic right
Osoko zibersegurtasun-zerbitzua, zure negoziora bideratutako 24x7 Zibersegurtasun Proaktiboko Operazio Zentro batean oinarritua
ic right
Zentro Kriptologiko Nazionalak bermatutako babes-tresna onenak biltzen ditu elementu kritikoetan.
ic right
Moldagarria edozein enpresatara egokitu daiteke, 3 langiletik gora baditu.
ic right
Kostu lehiakorrak, negozioaren parametroen arabera kalkulatuak (Babes beharra duten egoitzen kopurua eta lanpostu kopurua).
ic right
Zuzeneko solaskidetza zibersegurtasunaren alorreko aditu-taldearekin, IKTen eguneroko eragiketetan.
ic right
Ziberarrisku-aseguru bat izateko aukera, eskakizun osagarririk gabe, baldintza onuragarriekin. Ziberaseguru osoak baldintza onuragarrietan eskuratzeko aukera, eskakizun gehigarririk gabe, geratzen diren arriskuak estaltzeko

Zibersegurtasun Zentroa, 24x7

Monitorizazioa eta zaintza
Segurtasun-elementuen funtzionamendua eta sortutako gertaerak eta alarmak monitorizatzen ditugu, haien funtzionamendu egokia eta eguneratze- eta segurtasun-maila ziurtatzeko.
Sarean edo sistemetan kalteberatasunak antzemanez gero, jakinaren gainean ipintzen da enpresako IKTko solaskidea, eta hark, larritasunaren arabera sailkatu ondoren, beharrezko ekintza zuzentzaileak adieraziko ditu.
Segurtasun-gertakari bat detektatzea: erantzutea eta eustea
Beti jardungo dugu IKTko solaskidearekin koordinatuta, eta beharrezko neurriak hartuko ditugu erasoari eusteko, negozioan inpaktu ahalik eta txikiena izan dezan.
Segurtasun-gertakari batetik berroneratzea
Ezbeharraren berri emango dugu eta berroneratze-prozesua gainbegiratuko dugu; horretaz gainera, malwarea garbitu eta babeskopiako datuak berreskuratuko ditugu.
Euskaltel Empresas | Centro de Operación de Ciberseguridad 24x7

Elementu kritikoak babestea

Egoitzaren perimetroa babestea
Belaunaldi berriko UTM suebaki bat instalatzen dugu, Internetera sartzeko perimetroa babesteko.
Lanpostua babestea
Erabiltzaile-ekipo bakoitzean (ordenagailua, tableta edo smartphonea) babes-software bat instalatuko dugu, zeinak mehatxuak detektatuko baititu, bai eta erantzuna eman ere (EDR).
Informazioaren babeskopia
Hodeian zifratutako babeskopiak egiten ditugu, zure enpresaren datu kritikoak gordetzen eta, ondoren, edozein tokitatik berreskuratzen direla bermatzeko.
Posta elektronikoa babestea
Posta elektronikoan oinarritutako mehatxu guztien aurka babesten dugu zure enpresa, barnean harturik posta-domeinua eta hari lotutako kontu guztiak babesteko zerbitzua.
Telelangileak babestea
Urruneko sarbide segurua bermatzen diegu enpresaren sistemara konektatuta lan egiten duten langileei.
Egoitzen arteko komunikazioak babestea
Zure egoitzen arteko konektibitate pribatua bermatzen dugu, komunikazioak seguruak izan daitezen.
Euskaltel Empresas | Protección de los elementos críticos

Prebentzioa

Segurtasun-ikuskaritza
Segurtasun-auditoria bat egingo dugu sei hilean behin, ageri diren kalteberatasunen berri emateko; haien kritikotasuna balioetsi, eta horiek konpontzeko gomendatutako ekintza-puntuak eskainiko ditugu.
Adabaki-maila egiaztatzea
Barne-sareko elementuak eskaneatzen ditugu; hala, kalteberatasun bat sor dezaketen eta, horrenbestez, software-adabaki edo -eguneratze bat behar duten ITko elementuen berri emango dugu.
Azken erabiltzailea trebatzea eta kontzientziatzea
Egungo ingurune teknologikoko arrisku nagusien prebentzioan, detekzioan eta erreakzioan trebatzen ditugu erabiltzaileak, horixe baita prebentzio-neurri eraginkorrenetako bat.
Web-aren ikuskapena
Internet bidez web bidez eskura daitezkeen sistemei eraso egiteko simulazioa, zure negozioa arriskuan jar dezaketen ahultasunak bilatzeko eta kanpoko erasoak saihesteko.
FotoEuskaltel Empresas | Imagen | Precención

Zure enpresaren segurtasuna maila gorenera eramango dugu

Gure Scudo zerbitzua kontratatzean, aukera ematen dugu ziberarriskuetarako nahiz gailu mugikorretarako aseguru bat kontratatzeko, bai eta egoitzak eta langileak gehitzeko ere.
Ciberseguro-Euskera

ETEetarako Zibersegurtasun Zerbitzua

Enpresetarako Interneteko zerbitzuaren bezeroa bazara, aktibatu doan ETEetarako Zibersegurtasun Zerbitzua, eta gozatu abantaila guztiez.

Aktibatu ETEetarako Zibersegurtasun Zerbitzua eta baliatu haren abantaila guztiak

Enpresetarako Interneteko zerbitzuren bat baldin baduzu kontratatua Euskaltelekin, adituen laguntza teknikoa eskainiko dizugu doan, lehentasunezko arretarekin denbora errealean, zibereraso posibleei eta material garrantzitsuen lapurretei aurre egiteko. Zure enpresa babestuta egongo da beti, eta, hala, zure konpainiako informazioaren eta gailuen babesa bermatuak izango dituzu.

ETEetarako Zibersegurtasun Zerbitzuaren abantailak

ic right
Zure enpresaren zibersegurtasun-mailaren aldez aurretiko diagnostikoa egiten dugu.
ic right
24x7 telefono-arretako zerbitzua, aholkularitza pertsonalizatuarekin.
ic right
Joan-etorriak sartuta daude, akatsaren motiboa edozein dela ere
ic right
Zure sarearen eta webgunearen analisia: zure sarearen eta webgunearen konfigurazioa eta segurtasun-maila analizatzen ditugu
ic right
Mugarik gabeko mantentze-lanak zure negozioko barne-sarerako: instalazioa, materialak…

ETEetarako Zibersegurtasun Zerbitzuaren zerbitzu gehigarriak

Babestu zure enpresaren informazioa eta azpiegiturak gailu askotarako soluzioekin
promocard-PromoCard 1 Castellano (2)
promocard-PromoCard 1 Euskera
promocard-PromoCards 1 Castellano
promocard-PromoCards 2 Castellano (3)
promocard-PromoCards 2 Euskera (1)
promocard-PromoCards 3 Euskera (2)
promocard-PromoCard 1 Castellano (1)
promocard-PromoCards 3 Euskera (3)
promocard-PromoCards 3 Euskera (4)

Zalantzak dituzu?

ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua, antibirus bat ez ezik, laguntza-zerbitzu bat ere bada, eta hauek hartzen ditu barnean, besteak beste: zerbitzuaren beraren aplikazioetarako nahiz zure aplikazioetarako laguntza, sarearen eta webgunearen ahulguneen analisia, eta BIT Defender-en abantaila guztiak. Horietaz gain, datuen babeskopiak egiten ditu, eta zalantzak eta gorabeherak konpontzeko eta sarea eta ekipoak ahalik eta segurtasun handiena emateko moduan konfiguratzeko laguntza-zerbitzu bat ere eskaintzen du.
Enpresa txiki eta ertainak ahulagoak dira erasoen aurrean, eta errazago egiten diete eraso hackerrek. Hori dela eta, enpresa txiki eta ertain guztiei aukera ematen die enpresa handiek dituzten segurtasun-adituen maila bereko soluzioak eta ezagutzak eskuratzeko, arrazoizko prezioan.
Interneten erabilera edozein dela ere, gure enpresari eraso egiteko arriskua dago. Gainera, gailu bat infektatzen bada, infekzio hori sare osoan heda daiteke, nahiz eta beste leku batean infektatu.
Segurtasuna areagotzeko, gailuak antibirus batekin eta datuak babeskopiekin babestu behar dira.
Gainera, ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzuak adituen laguntza ere eskaintzen du, ez bakarrik zibersegurtasunaren arlokoa, baita aplikazioekin, ekipoekin eta abarrekin lotutako arazoei, galderei edo zalantzei erantzutekoa ere.
Webgune bat baduzu, seguru eduki behar duzu, zure bisita-txartela da eta. Zerbitzu horren barruan sartzen da zure webgunearen segurtasun-maila aztertzea, hori kontuan izanik behar diren neurriak har ditzazun.
Segurtasuna ez da bakarrik datuak seguru edukitzea; garrantzitsua da gailuak babestea eta sare seguruak edukitzea, eta, horretaz gain, adituen laguntza izatea konfigurazioak une oro eguneratuta edukitzeko.
Bai, zerbitzu osagarriak dira. ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzuarekin, gailuak segurtatu eta sarearen eta zure enpresaren webgunearen osasun-egoera monitorizatu ahal izango duzu, baita zure gailuetako datuen babeskopiak egin ere.

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik ostiralera 9-16h

Deitu iezaguzu

900 825 465

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
900 840 590
operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN