euskaltel arrakasta-kasua
Aukera
Norbolsa erreferentziazko sozietatea da merkatuan; burtsaren balio-kate osoko zerbitzuak ematen ditu, bai eta balio erantsi handiko beste finantza-zerbitzu batzuk ere.
55 merkatutan dihardu, Norline+ eta Norbolsa Broker plataformen bidez finantza-zerbitzuei aplikatutako teknologian duen lidergoagatik da ezaguna Norbolsa. Plataforma horiei esker, errenta finko eta aldakorreko merkatu nazionaletan eta nazioartekoetan denbora errealean informazioa atzitu, kontratatu, likidatu eta zaindu daiteke.
Konpainiak bere azpiegitura guztiak azpikontratatu nahi zituen. Horrekin lortu nahi zuen erakundearen barne-baliabide guztiak negozioari balio gehien ekartzen dioten prozesuetara bideratzea. Baliabide horiek askatzeak arintasuna emango lioke enpresari, proiektu berriei ekin ahal izateko eta oso merkatu lehiakor baten aldaketetara egokitzeko. Horretaz gainera, kostuak murriztu egingo lirateke, eta teknologia berrienak erabiltzeko aukera areagotu.
euskaltel arrakasta-kasua
Emaitzak
Euskaltel Taldeak eta Norbolsak erakundeen arteko harreman-ibilbide arrakastatsu bat sendotu dute hala; aliantza horretan sartzen da, besteak beste, komunikazio-zerbitzuak ematea eta web-zerbitzuak ostatatzea. Proiektu hau berezia da Euskaltel Taldearentzat, Euskadiko erakunde garrantzitsu baten lehen azpikontratazio-prozesu globala baita.
Iñaki Varelak, Norbolsako Baliabideen zuzendariorde nagusiak, hitzarmen honen puntuen artean, honako hauek nabarmendu ditu: “Gertutasuna, gure beharrak ulertzea, malgutasuna, ikuspegi orokorra eta Euskaltelek proiektuan duen inplikazioa”. Isidro Fernández Euskaltel Taldeko Enpresa Negozioaren zuzendariaren arabera, “hitzarmen honek garrantzi handia du gure konpainiarako, argi erakusten baitu zenbat eskain diezaiekegun erakundeei beren eraldaketa digitalari ekin diezaioten”.
euskaltel kontaktua
Jarri harremanetan gurekin
Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.