EuskaltelEuskaltel

Google Pixel 10 terminalak 5 handipeneko teleobjektibo berria dakar

Argazkiak urrutitik egin nahi dituzu? Bada, presta zaitez Google Pixel 10 terminalaren 5 handipeneko teleobjektibo berrirako.

Hori da nobedade nagusia atzeko kamera hirukoitz aurreratua duen sistema batean; gainera, 48 MP-eko leiar angeluhandi bat ere badu, HDR+ funtzioak dituena, bai eta 10 biteko HDR bideoa ere. Selfieak egiteko, 10,5 MP10-eko kamera eta 95°-ko ikus-eremua.

Eta askoz gehiago. Adi: Gaueko ikusmena eta makro fokuratzea xehetasun txikietarako. Eta astrofotografia ere bai, Esne Bidearen argazkiak egiteko. Zure argazkian atera nahi duzu? Erabili “Inclúyeme” (zeure burua ere) aukera.

Eta horri guztiari AA gehitu behar zaio. Kamera-laguntzaile berriak Geminiren ereduak erabiltzen ditu eszena interpretatzen laguntzeko edo angelurik onena aurkitzeko.

AA esku-eskura, Geminiri esker

Gainera, nahi duzun guztiaz hitz egin dezakezu Geminirekin, Gemini Live eta kamera baliatuta.

Eta laguntza ere eska diezaiokezu zure eguneroko zereginetarako; esate baterako, zure agenda kontsultatzeko. Bilatzeko, egin zirkulu bat irudiaren edo testuaren inguruan, eta informazio gehiago izango duzu.

Google Tensor G5 prozesadorea

Google Tensor G5 da Google Pixel 10 terminalaren motorra, hots, Pixelen txip azkarrena eta ahaltsuena.

Eta txiparen osagarri, 12 GB-ko RAM eta 128 GB edo 256 GB biltegiratzeko (modeloaren arabera).

Eguneratzeak zazpi urtez

Pixel Dropsi esker, zure telefonoak Geminiren funtzio berriak edo kameraren eguneratzeak eskaintzen dizkizu automatikoki.

Segurtasunarekin eta sistema eragilearekin loturiko eguneratzeak izango dituzu 7 urtez.

Irauteko pentsatuta dagoen telefonoa

Google Pixel 10 terminala sendoa da, eta ondo eusten die erorikoei eta isuriei.

Actua pantaila % 11 distiratsuagoa da, eta primeran ikusiko duzu beti, baita argi asko dagoenean ere.

Azkar kargatzen den eta luze irauten duen bateria

Pixel 10 terminalaren bateriak 24 ordu baino gehiago iraun dezake, eta 100 ordu bitarte, muturreko bateria aurrezteko aukera aktibatuz gero.

Gainera, 30 minutu baino ez du behar % 55eraino kargatzeko. Eta haririk gabe eta modu magnetikoan kargatzen da, Pixelsnap teknologiari esker, zeinak aukera ematen baitu Qi2 haririk gabeko kargagailuak erraz-erraz akoplatzeko.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.