Google Pixel 9a: kamera funtzionala eta malgua
Google Pixel 9a terminala argazki-aditu peto-petoa da. 48 MP-eko kamera angeluhandi bat, 13 MP-eko kamera ultraangeluhandi bat eta 13 MP-eko selfietarako kamera bat dauzka.
Konbinazio benetan eraginkorra, hauek guztiak eskaintzen dituena: gaueko ikusmena, ikusangelu zabalagoa eta xehetasun txikietarako fokuratze makroa.
Bide batez, zuk ere atera nahi al duzu argazkian? Arazorik ez. Inclúyeme aukerari esker, zu ere aterako zara.
AA esku-eskura
Esku-eskura izango duzu Gemini, AAko laguntzailea, terminalean integratua.
AAko software berritzaileak kontrastea hobetzen du, eta Google Fotos-en Editor Mágico aukera ezin hobea da edizio konplexuetarako.
Bestetik, Gemini erabil dezakezu, aukera izan dezazun eskaera bakar batekin zenbait ataza batera egiteko edo zuzenean hitz egiteko, idatzi beharrik gabe.
Eta deietarako, gogoan izan Asistencia de Llamadas aukera. Argiago entzungo duzu, eta maiz sartzen diren dei gogaikarriak saihestuko dituzu.
Estetika gaurkotu eta arduratsua
Google Pixel 9a terminalak diseinu berritzailea du eta material birziklatuekin egindako akabera leuna.
Gainera, bereziki ondo babestua dago erorikoen eta urak eragin ditzakeen kalteen aurka.
Autonomia
Google Pixel 9a terminalak 4700 mAh-ko Li-Ion bateria adimenduna du, eta 30 ordu baino gehiago iraun dezake.
Ordu gehiago irautea behar baduzu, aktibatu Ahorro de Batería Extremo aukera, eta 100 ordura arte iraungo dizu.
Biltegiratze-ahalmena eta prozesadorea
Google Pixel 9a terminalak Android 15 sistema eragilea eta Google Tensor G4 (4 nm) prozesadorea ditu.
Eta, horietaz gainera, 8 GB-ko RAM memoria eta 256 GB-rainoko biltegiratze-ahalmena.
Bermatuak dituzu, beraz, arintasuna, errendimendua eta biltegiratze-ahalmena.
Gainera, zure Google Pixel 9a terminala eguneratuta egongo da beti Pixel Drop-i esker, eta funtzio berri eta aldian behin hobetuak jasoko dituzu.
Babes estra
Zu eta zure telefonoa erraz babesteko gaitasuna da Google Pixel 9a terminalaren ezaugarri nabarmenetako bat:
• Istripu bat baldin baduzu, larrialdietara deitu dezakezu edo zure kokapena partekatu.
• Onlineko babes gehigarria izango duzu, integratua baitauka Google-ren VPNa.
• Telefonoa blokeatzeko aukera, lapurtzen badizute edo galtzen baduzu.