EuskaltelEuskaltel

Motorola G35: abiadura, 18 W-eko karga azkarra eta erabilera anitzeko kamera-sistema

Motorola punta-puntan dago, eta zure eguneroko beharrak asetzera dator gama ertaineko G35 modeloa. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik onena, behar guzti-guztiei erantzuten diena. Gozatu lasai behar adinako abiadura guztiaz, eta atera ahalik eta etekinik handiena sareei, zortzi nukleoko prozesadoreari esker.

Motorola G35 telefonoak berez dakarren 128 GB-ko gordetze-aukerari esker, behar adina leku izango duzu argazkiak, filmak, abestiak eta bururatzen zaizun guztia gordetzeko. Ez duzu ezer ezabatzen ibili beharko. Garai bateko kontua da hori!

Etenik gabeko potentzia eta 18 W-eko karga azkarra

Motorolak behar adinako potentzia eta iraupen luzeko bateria eskaintzen ditu. 5000 mAh-ko bateria ahaltsuak aukera emango dizu luzaz lan egiteko edo jokoan aritzeko. Utikan bateriarik gabe geratzeko beldurra! G35 modeloari esker, ez duzu halako arazorik izango.

Gainera, 18 W-eko karga azkarreko teknologiari esker, denbora gutxian kargatu ahal izango duzu telefono mugikorra, eta, beraz, edozein larrialdi gertatuta ere, behar adinako karga izango duzu beti.

Errendimendu handiko Unisoc T760 prozesadorea

Teknologiaren azken berrikuntzak eskaintzen ditu Motorola G35 modeloak. Unisoc T760 prozesadorea du, zeina bereziki diseinatua baitago errendimendu bikaina eskaintzeko.

2,2 GHz-eko errendimendu handiko prozesadoreari eta 4 GB-ko RAM memoriari esker, ziztu bizian aritzeko prest izango duzu beti telefonoa, nola kalitate handiko jokoetarako hala multiatazako aplikazioetarako.

50 Mp-eko erabilera anitzeko kamera-sistema

Eta argazkizalea baldin bazara edo, besterik gabe, zure oroitzapenak kalitaterik onenarekin gorde nahi badituzu, egoki-egokia duzu telefono hau. Motorola G35 telefonoak erabilera anitzeko kamera-sistema bat du, gardentasun osoz jaso ditzazun zure unerik kuttunenak.

50 Mp-eko fokuratze automatikoko (AF) aurreko kamerari esker, xehetasun handiko eta kolore errealistako argazkiak izango dituzu, ezin egokiagoak paisaiak, erretratuak eta zure une berezi guztiak jasotzeko.

8 Mp-eko Wide FF kamerak aukera ematen dizu argazki handiagoak egiteko kalitaterik onenarekin; ezin egokiagoa duzu taldeen argazkiak edo argazki panoramikoak egiteko. 16 Mp-eko aurreko kamera, berriz, aukerarik onena duzu selfieak eta bereizmen handiko deiak egiteko, konektatua egon zaitezen beti gehien axola zaizkizunekin.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.