

Philips Sonicare Diamond Clean Smart 9400 eskuila: hortzetako plakarik gabe denbora errekorrean
Philips Sonicare Diamond Clean Smart 9400 hortzetako eskuilak diseinu dotore eta trinkoa du, eta alboan nahiko duzu egunero zure hortzen osasuna zaintzeko. Hortzoiei osasuntsu eustea eta hortzak batere orbanik gabe uztea lortzen du denbora errekorrean.
Plaka gutxiago, hortzoi leunagoak
Philips Sonicare Diamond Clean Smart 9400 eskuilak lehen baino askoz plaka-kantitate gehiago —20 aldiz gehiago— kentzen du, eta kontu handiz gainera, hortzoiak zainduz.
Angelu anitzeko zurdak ditu, eta errendimendu handiko bi eskuila-buru (erraz garbitzekoak gainera) ondo garbitzeko zure ahoko atal guzti-guztiak. A3 “dena batean” eskuila-buru bat eta Premium G3 buru bat hortzoiak zaintzeko. Gainera, eskuila-burua aldatzea noiz komeni den ere jakinaraziko dizu,
eta hortzetako orbanak ere murriztuko dizkizu egun pare batean.
Sonicare jariagaia
Hartu kontuan zenbaki hau: 62.000. Philips Sonicare Diamond Clean Smart 9400 eskuilaren zurdek minutuko egiten duten mugimendu-kopurua da hori.
Sonicare jariagaiari esker egiten du hori; gainera, hortzak garbitzeko teknika nola hobetu ere adierazten dizu denbora errealean, zure ohiturei erreparatzen die eta gomendio pertsonalizatuak ere eskaintzen ditu.
Hautatu intentsitate-maila eta eskuilatzeko modua
Philips Sonicare Diamond Clean Smart 9400 eskuilak aukera ematen du hiru intentsitate-maila hautatzeko: altua, ertaina eta baxua. Bai eta lau eskuilatze-modu hautatzeko ere: garbiketa, garbiketa sakona+, hortzoien zainketa eta hortzen zuriketa.
Gainera, hortzetako eskuila honek eraztun argidun bat du, hortzei presio handiegia egiten diezunean aktibatzen dena, bai eta BrushPacer eta SmartTimer tenporizadoreak ere.
Potentzia eta bateragarritasuna
Philips Sonicare Diamond Clean Smart 9400 eskuilaren potentzia 100-240 V da, eta litio-ioizko bateria du, 14 egunerako autonomia duena. Ikono argidun batek bateriaren egoeraren berri ematen du.
Konektagarritasunari dagokionez, Android eta iOS sistemekin bateragarria da, bai eta Bluetooth 4.0 bertsioarekin edo berriago batekin ere.