EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy S25 Edge, mehe bezain ahaltsua

Samsung Galaxy S25 Edgek muturreraino eraman du terminalaren argaltasuna, kalitate gorenarekin konbinatuta. Argala izatea, baina, ez doa iraunkortasunaren kaltetan, titaniozko marko sendo bat baitu; gainera, IP68 sailkapena du, eta horrek adierazten du gai dela urari eta hautsari aurre egiteko.

6,7 hazbeteko Dynamic AMOLED 2X pantailari ere ez zaio argitasunik falta, eta 120 Hz-eko freskatze-tasa du.

Multimedia eta AA

Argazkiak egitea gustatzen zaizu? Bada, orduan, ezin egokiagoak dituzu Samsung Galaxy S25 Edgeren 200 MP-eko kamera eta haren ProGrade funtzioko ekipoa. ProVisual Engine AArekin konbinatuta, nabarmenagoak dira koloreak eta xehetasunak, eta guztiak ere are garbiagoak AI Zoom tresnari esker.

Gainera, 12 MP-eko ultraangeluhandia eta fokuratze automatikoa gehitu behar zaizkio horri.

Eta bideoak, zer? Kalitate handiz grabatzen ditu bideoak Audio Eraser eta Galaxy AI-ri esker, gai baita soinua garbitzeko eta zenbait zarata-mota egokitzeko.

Eta zure reel-ak partekatzeko sorpresa oso atsegin bat: konpilatu zure bideoak, eta sortu di-da batean Auto Trim sakatuta.

Gordetzeko, 128 GB edo 512 GB izango dituzu, modeloaren arabera. Eta horietaz gainera, 12 GB-ko RAM memoria.

Prozesadore ahaltsua

Zer prozesadore dago Samsung Galaxy S25 Edge terminal arin eta ahaltsuaren atzean? Snapdragon 8 Elite Mobile Platform, Galaxyrentzat neurrira egindako prozesadorerik ahaltsuena.

Nabarituko duzu, adibidez, jokozalea baldin bazara, txundituta utziko baitzaituzte izpiak marrazteko teknologiak (denbora errealean!) eta Vulkanen optimizazioak.

Eta orobat nabarituko duzu Samsung Galaxy S25 Edge terminalaren autonomia. mDNIe teknologia aitzindariak bateria optimizatzen du, aukera izan dezazun orduak eta orduak emateko bideoak ikusten telefonoa berriz kargatu beharrik gabe.

AA Mugikorra

Egingo duzu bat AA mugikorraren aro berriarekin? Imajinatu zer den transmisioak zuzenean egitea eta erantzunak denbora errealean lortzea batere mugarik gabe eta natural hitz eginez Gemini Live-rekin; edo zure unerik gogokoenak kameraren bidez partekatzea.

Eskuan bertan daukazu AAren indarra, One UI 7 oinarriko Android 15 sistema eragilea duen telefono honekin. Eskuratu alertetarako sarbide zuzena Now Bar-ekin, ikusi diseinu berriko widgetak edo sakatu luze alboko botoia erraz aritzeko hainbat aplikazioren artean Google Geminiri esker.

Zure datuak, zureak bakarrik

Eta hori guztia, zure pribatutasuna zainduz. Laburbilduz: zure datuak zureak bakarrik dira, ez beste inorenak, telefonoak integratua dakarren Knox Vault babesari esker.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.