EuskaltelEuskaltel

OPPO A6 Pro: elegantean ere sendoa, biak batera?

Kutsu futurista duen minimalismo teknologikoa eskura duzu OPPO A6 Pro-rekin. Ultrafina eta inguratzailea da, eta haren ertz mugagabeak itxura ematen dio estetika moderno eta dotoreari.

Baina, polita izateaz gain, OPPO A6 Pro-k IP69 ziurtagiria du, uraren eta hautsaren aurrean erresistentea dela egiaztatzen duena. Eta estandar militarren mailako inpaktu gogorragoei aurre egiteko gai dela dioen ziurtagiria ere badu.

AMOLED pantaila ultradistiratsua.

OPPO A6 Pro modeloan, 120 Hz-eko AMOLED pantaila ultradistiratsua ere nabarmentzen da. Argitasuna eta arintasuna ziurtatuak, baita eguzki-argi zuzenaren pean ere.

Bestalde, ezagutzen al duzu Luminous Rendering Engine? Mugimendu errealistagoak eta esperientzia bisual inguratzaileagoa lortzen ditu.

Euria egiten badu, kanpoaldeko moduak pantailaren ikusgarritasuna hobetzen du eta Glove Touch-ek pantailaren erantzuna mantentzen du eskuak bustirik izan arren.

Ahalmen handiko bateria

6500 mAh-ko ahalmen handiko bateria du; orain azalduko dizugu. Egunetan irauten duen energia... eta 5 urte baino gehiagorako iraunkortasuna frogatua duena.

Telefonoa kargatu beharra? 80W Supervooc karga azkarrari esker, minutu gutxiren buruan berrekin ahal izango diozu zure jarduerari. Gainera, kable bidezko alderantzizko karga du.

Errendimendua eta SuperCool VC sistema

Telefonoaren errendimendu eraginkorraz SuperCool VC arduratzen da. Beroa sakabanatu eta arintasuna bermatzen du, atzerapen gogaikarririk gabe. Eta luzaroan izango da horrela, OPPO A6 Pro 60 hilabeteko arintasun-ziurtagiriarekin baitator.

Prozesadorea MediaTek Dimensity 6300 da, eta 8 GB + 256 GB-eko barne-biltegiarekin dator. Memoria handiagoa behar duzu? RAM hedapen adimendunak memoria gehigarri bihurtzen du biltegiratze inaktiboa.

Adimen artifiziala egunerokorako

Online jokatzen duzu? Izugarri gustatuko zaizu AI GameBoost 2.0, zure jokoa denbora errealean eta modu pertsonalizatuan sustatzen baitu.

AAk konektagarritasun-arazoak ere saihesten dizkizu AI LinkBoost 3.0-rekin.

Eta AA gehiago argazkiak eta bideoak editatzeko, dokumentuetarako, itzulpenetarako...

Argazkiak

OPPO A6 Pro kameren sistemak 50 MP-eko kamera ultra garbia eta AI Night Mode, AI Portrait Retouching edo Motion Photo funtzio gehigarriak ditu, besteak beste.

Eta urpeko argazki garbiak eta argiak ere egin ahal izango dituzu.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.