Page 18 - 2011ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena

Euskaltelen Aurkezpena
2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
17
Euskaltelen jarduerek ingurumen-inpaktu txikia dute
inguruan, eta horren arabera ezartzen ditu ingurumen-
helburuak. Horrez gain, ingurumen-inpaktuak ez du
eragiten ez finantza-ondoriorik ez bestelako arriskurik
enpresaren jardueran. Kalitatea eta Enpresaren Erant-
zukizun Soziala Saileko zuzendaritzak koordinatzen du
ingurumenarekin loturiko guztia.
2011
rako jarritako helburuetako batzuk ez dira bete,
arrazoi hauek direla eta:
A)
226
sare-eraikineko elektrizitate-kontsumoa
txikiagotzea.
Telekomunikazio-sarearen kontsumoari dagokio,
batik bat, 226 eraikineko elektrizitate-kontsumoa;
beraz, bezero-kopurua, prestazioak eta/edo zerbit-
zuak gehitzeak berekin dakar sareko zirkulazioaren
gehikuntza, eta, ondorioz, elektrizitate-kontsumoaren
igoera.
Kontsumoa murrizteko ekintza nagusiak (Datuak
Prozesatzeko Zentroak birtualizatzea) 225.000 bat kWh
gutxiago kontsumitzea eragin du, kalkuluen arabera,
baina ez da nahikoa izan sare osoan izandako hazkun-
deari aurre egiteko.
B)
Eraikin korporatiboetako (809 eta 226) fluoreszen-
teen hondakinak gutxitzea
Hodi fluoreszenteek eta kontsumo txikiko lanparek
balio-bizitza jakin bat dute (denbora horretan matxu-
ratzen da haien % 50). Denbora horiek errepikatu egin
dira hainbat urtez; beraz, normala da matxuratutako
argiak eta haien hondakinak gero eta gehiago izatea,
urtez urte.
C)
Matxurek eragindako berunezko baterien honda-
kinen pisua murriztea
Berunezko bateriak banaka aldatu behar dira,
matxura puntual bat den kasuan (zuzentzailea), edo,
bateria-sorta osoa batera, balio-bizitzaren amaiera
dela eta (prebentzioa).
Azken urteotan, berunezko baterien bizitza luzatze-
ko ahaleginak egin dira, eta, horregatik, balio-bizitza
amaitu izanagatiko bateria-aldaketak ahalik eta beran-
duen egiten dira. Hartara, kostuetan aurreztu egiten
Ingurumen-arloa
2011
KO HELBURUA
HELBURUAREN BALIOA
EMAITZA
BETETZEA
Sare-eraikineko elektrizitate-kontsumo osoa
(226
eraikina)
≤ 5.100.000 kWh
5.384.502
EZ
Eraikin korporatiboetan jasotako fluoreszente-
kopuru osoa (809 eta 226 eraikinak)
≤ 570 ale
873
EZ
Matxurengatik sortutako berun azidozko bate-
rien hondakinen pisua
< 9.900 kg
16.875
EZ
Zentraletan eta nodoetan zaratak (aire girotua
dela eta) eragindako erreklamazioen kopurua
% 5
errek.
2
BAI
EMAS IIIra egokitutako ingurumen-deklarazio
egiaztatua
% 100
% 100
BAI
2011
rako ezarritako ingurumen-helburuen definizioa, segimendua eta itxiera: