Page 38 - 2011ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena

2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
37
Sarea
jabetza intelektualeko eskubideak
babesteko zenbait erakunderekin,
telebista-kanaletan ematen diren
eduki babestuengatik eskubide
horiek ordaintzeko; Erabilera Onar-
garriko Politikan, berriz, sartuta
daukagu hau: hirugarren baten ja-
betza intelektualari kalterik egiten
dion zeinahi jarduera debekatuta
dago Interneten erabileran; bera-
riazko klausulak ditugu erabiltzai-
leekiko kontratuetan; gure disei-
nuak babestu egiten ditugu...
Bezeroei ematen zaizkien komu-
nikazio-zerbitzuen kalitateari zuze-
nean edo zeharka eragiten dieten
ekipamendu, sistema eta terminal
guztiak Zerbitzuaren Bermea pro-
zesuaren bitartez ikuskatzen eta
kontrolatzen dira, baita mantentze-
eta zuzentze-lanak egin ere. Sareko
hutsegiteek sortzen dituzten alar-
men azterketa, berriz, zentralizatua
da, ahalik eta azkarrena erantzu-
teko eta gure bezeroen zerbitzuei
ahalik eta eragozpenik gutxiena
eragiteko. Horrez gain, sareko
hutsegiteak prebenitzearren, eten-
gabe aritzen da Euskaltel preben-
tziozko mantentze-lanetan.
Konpromisoak
Sarearekin lotutako zer gai nagusi landuko ditugu 2012an?
Zuzeneko sarbideko sarea udalerri txiki gehiagotara zabaltzen jarrai-
tuko dugu, Euskadi Osoa izeneko ekimenean.
Hedapen berriak datu-sareen gaitasuna handitzeko (HFCak, enbor-
gehikuntza eta METRO) eta banda ultrazabaleko (50 Mb, 75 Mb eta aba-
rreko) bezeroen eta produktuen kopuru handiagoari eusteko, zuntz op-
tikoarekin Ethernet-erako sarbideak hedatzeko eta zerbitzuaren kalitatea
eta bermea hobetzeko.
2,6
GHz-eko maiztasunean sarbide-sare mugikor baten hedakuntza pi-
lotua egingo dugu (maiztasun horren lizentzia 2011n lortu dugu).
WiMax sareko bezeroentzat gaitasuna eta abiaduren bilakaera handit-
zeko proiektua amaituko dugu.