2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
57
Gure Lantaldea
dugu, Bizkaiko boluntariotzako eta
parte hartzeko agentziarena, hain
zuzen ere.
Azkenik, Euskaltelen langileek
zenbait onura sozial dituzte; pro-
duktuekin edo ematen ditugun
zerbitzuekin lotuta daude batzuk,
eta segurtasunarekin eta osasuna-
rekin lotuta daude beste batzuk.
Hona hemen esanguratsuenetako
batzuk:
•
Gizarte Segurantzaren sariaren
soldata-osagarria,
zerbaitegatik
aldi baterako ezgaitasun-egoeran
dagoenarentzat; 183.540,73 euroko
kostua eragin du.
•
Istripu-asegurua: 33.129,64 eu-
roko urteko prima.
•
Minusbaliatuen familientzako la-
guntza: 157,05 €/hil, familiako kide
bakoitzeko. Gehienez, hamahiru
familia egongo dira; beraz, kostu
osoa 2.041 €/hil izango da.
•
Langileentzako produktuak, Eus-
kaltelek ematen dituen zerbitzue-
kin lotutakoak; urtean 354,6 euro
langileentzako onuretan.
•
Konpentsazio Plan Malgua: lan-
gileen diru-sarrerei etekin handia-
goa ateratzeko aukera ematen du,
nominaren bidez produktu batzuk
kontratatuta (Giza Baliabideen Sai-
lak kudeatzen ditu). Produktu ho-
riei esker, zenbait abantaila fiskal
eta ekonomikoz baliatzeko aukera
dago.
Konpromisoak
Zertan egingo dugu lan 2012an?
•
Boluntariotza korporatiboaren ikuspegia finkatuko dugu.
•
Pertsonen Gogobetetzearen Inkestaren ondoren, ekintza-plana gara-
tuko dugu.
•
Berdintasuneko diagnostikoa eta plana egiten aurrera egingo dugu.
•
Ongizate-mailaren ebaluazio bat egingo dugu, alderdi psikosozialetatik
abiatuta.
•
Istripu-arriskuak eta CO2-emisioak gutxitzen lagunduko digun mu-
gikortasun-plan bat abian jarriko dugu.
•
Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak hobetuko ditu-
gu, lanaldi jarraitua jarriz eta telelaneko proiektu pilotu bat prestatuz.