Euskaltelen Aurkezpena
2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
8
Euskaltelek Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
aurkezten du, honelako memoriak aurkezteko ezarri-
tako urteroko zikloa betez. Hala, zazpigarren memo-
ria honetan, 2011. urteari dagokion informazioa
argitaratzen du Euskaltelek. Txosten honetan sartzen
dira erakundeak lantoki guztietan egindako jarduera
guztiak; haien artean, Euskaltelen hornitzaileen eta
banatzaileen gaineko eta gizartearen aurreko trakzio-
egintzak.
Txosten hau egiteko, Global Reporting Iniciative
(
GRI) erakundeak 2006ko Gidan jasangarritasun-txos-
tenetarako emandako irizpideak eta Telekomunika-
zioen Sektoreko GRI gehigarria (2003) erabili ditugu.
Horrenbestez, gida horretako adierazle guztiak jasot-
zen dira, haien edukia garatuz, edo haiek kontuan ez
hartzeko arrazoiak adieraziz.
Txosten honen edukiak aukeratzeko abiapuntua
Euskaltelek duen jasangarritasun-kontzeptua da;
gizarte-erantzukizuna duen enpresa den aldetik, bere
misioaren eta ikuspegiaren ondorioz dituen enpresa-
helburuak interes-taldeen igurikimenekin bateratzen
saiatzen da. Kontuan hartu dira, orobat, aurreko urtee-
tako edukiak eta esperientzia eta Euskaltelek zerbit-
zuak ematen dituen erkidegoaren garapen ekonomiko
eta sozialarekiko konpromisoaren haritik garatutako
jarduera. Bestalde, 2010eko Erantzukizun Korpo-
ratiboaren Txostena jakinaraztearekin batera, hari
buruzko inkesta bat helarazi zitzaien interes-taldeei,
txostenaren gaineko zenbait alderdi zehazteko eta
2011
n Euskalteli lotutako interes-taldeentzat kezka-
iturri diren gaiak hobeto hautemateko.
Nolanahi ere, trazabilitateari eusteko eta Euskaltelen
jardueraren bilakaera aztertu ahal izateko, azken hiru
urteetako datuak ematen dira, ahal den neurrian.
Presidentearen adierazpenaz gain, txostenak bede-
ratzi kapitulu ditu. Lehenengo kapituluan, adierazten
da zein den Euskaltel proiektuaren orientazioa, zein
Txostenaren aurkezpena eta irismena
den gure ibilbidea, eta 2011an zer neurri eta emaitza
nagusi lortu diren ekonomiaren, ingurumenaren eta
gizartearen aldetik, eta zer konpromiso hartzen diren
ekitaldi horri begira.
Hurrengo kapituluetan, eremu hauetako gure jardue-
ra jasotzen da: gizarte-erantzukizuna, bezeroekiko
harremana, sarea, ingurumena, hornitzaileekiko harre-
mana, pertsonekiko konpromisoa eta gizartearekiko
konpromisoa; kapitulu bakoitzaren amaieran, hurren-
go ekitaldirako konpromisoak aurkezten dira.
Bederatzigarren kapituluan, alde batetik, GRI gidan
ezarritako zenbait adierazle eta GRIren Telekomunika-
zioei buruzko gehigarria gure txostenean non dauden
adierazten dugu, eta, bestetik, GRI adierazleen eta
Munduko Hitzarmenaren printzipioen erkaketa egin
dugu, koherentzia-test gisa.
Txosten honetan aurkeztutako informazio ekono-
mikoa Euskaltelek egindako kostuen kontabilitatean
oinarritzen da, eta informazio analitikoa sailka eta
negozio-lerroka lortzera bideratuta dago, indarrean
dagoen merkataritza-legedia eta Kontabilitate Plan
Orokorrean ezarritako arauak betez.
Txosten honetan aurkeztutako ingurumen-informa-
zioa gure Ingurumen Adierazpenean jasotako infor-
mazioan oinarritzen da. EMAS araudiaren arabera egin
dugu Ingurumen Adierazpena, eta kanpoko egiaztat-
ze-prozesu bat izan du, AENORek bideratua. Erabaki
dugu zenbait ingurumen-adierazletan (EN3 eta EN4)
ez ditugula GRIren protokolo-adierazleak aplikatuko,
hornitzaileengandik beste unitate batzuetan jasotzen
ditugulako. Gainera, unitate horiek aukera handiagoa
ematen dute sektorearekin alderatzeko, eta interes-
taldeentzat ulergarriagoak dira.
Orrialde hauetan dagoen informazio guztia barnean
—
Euskaltelek— nahiz kanpoan —AENORek— kontrasta-
tu eta egiaztatu dute. AENORek ziurtatzen du 2006ko