Euskaltelen Aurkezpena
2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
GRI gidako jarraibideen arabera egin dela, eta dago-
kion Egiaztatze Ziurtagiria igorri du (testuan sartuta
dago).
Txosten korporatiboarekin batera aurkeztu da txosten
hau, bigarren aldiz, eta bi txostenek kudeaketa-txosten
integratua osatzen dute. Txosten horretan jasotzen
da gizarte-erantzukizunaren alorrean egin dugun lan
guztia, alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoari
dagokionez.
Gure interes-taldeei kontuak argitzeko ikuspegi berri
hau bat dator Erantzukizun Sozialeko politika eta
enpresaren kudeaketa-sistemako gainerako politikak
integratzeko interesarekin. Horrez gain, helburu hau
zehaztu dugu Erantzukizun Sozialeko Gidaplanean
(2011-2013
ko Gidaplanarekin bat dator), besteak
beste: “Euskaltelek gizarteari ematen dion balioa
handitzea”.
Euskaltelen 2011ko Erantzukizun Korporatiboaren
Txostena, 2011. urtetik egin diren gainerakoak bezala,
ez da paperean argitaratzen; gure enpresaren webgu-
nean (
dago ikusi nahi duten
guztien eskura.
Txosten honetako informazioari buruzko azalpenen
bat edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri
harremanetan Kalitatea eta EES saileko zuzendaritza-
rekin
helbidean edo 944 011 000
telefono-zenbakian.
EAEko telekomunikazioen operadore globala da
Euskaltel, eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu bere sare
finko eta mugikorren bidez: Telefonia Finkoa, Internet,
Telebista Digital Interaktiboa eta Telefonia Mugikorra.
Euskaltel, SA
IFK: A-48766695
Parke Teknologikoa, 809
48160 -
DERIO (BIZKAIA)
9