Euskaltelen Aurkezpena
2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
10
2011
2010
2009
2011
rekiko
aldea
Eragiketen ondoriozko diru-sarrerak
(
mila €)
350.520
344.052 338.892 %1,88
Emaitza Garbia
38.489*
32.735 26.281 %17,58
Internet BZko bezeroak
240.754
223.122 213.209 %7,90
TB Digitaleko bezeroak
158.284
129.733 83.230 %22,01
Telefonia mugikorreko bezeroak
251.888
220.080 224.671 %14,45
Sare propioko telefonia finkoko
bezeroak
335.788
325.503 321.776 %3,16
Langile-kopurua
550
550
553
%0
2011
ko ekitaldian, 2011-2013rako Plan Estrategiko
berria jarri da martxan: lau erronka estrategiko handi
ditu, eta, horiek gauzatzeko, hamar jarduera-lerro
estrategiko ditu hainbat alorretan. Helburu estra-
tegikoen bilakaeraren balorazio orokorra positiboa
da, pixkanaka betez joan baitira jarritako helburuak
(
bai kualitatiboki, bai kuantitatiboki): negozio-lerro
guztiak hazi egin dira urtea amaitzerako; diru-sarre-
rek gorakada neurrizkoa izan dute, sektorea atzeraldi
gogorra pairatzen ari den garai honetan, eta irabazien
zifra hobetu egin da. Horrez gain, bezeroen kalitate-
pertzepzioak eta gogobetetze-mailak gora egin du, eta
barruko lan-ratioak ere hobetu egin dira.
Jarduera estrategikoaren ikuspuntutik, aurrerapau-
so nabarmenak eman dira. Kasu batzuetan, aldaketa
handiak egin dira, eta merkatuan berehalako eragina
izan dute (konpainiak etxeko merkatuan egiten duen
balio-proposamena hobetu egin dute, esate baterako).
Beste kasu batzuetan, dibertsifikazio-estrategia pixka-
naka bultzatzeko gutxieneko oinarriak sortzen egin da
lana. Estrategia hori denbora gehiagoan landu behar
da emaitzak ikusteko.
Hona hemen, labur, planifikazio-ziklo honetarako
planteatzen diren eginkizun estrategikoetako bakoit-
zaren bilakaera.
1.
erronka
:
Eraginkortasun komertzial eta operatibo
ahalik eta handiena lortzea. 2011n, ahalegin handia
egin da konpainia barruan kostuen eraginkortasuna
eta finantza-kaudimena eta gaitasun komertziala
hobetzeko, negozio-alor guztietan. Bi merkatuetan
egin dugu gora, eta konpainiaren egitura- eta finant-
za-egoera indartu. Kostuen eta inbertsioen kudeaketa
eraginkorraren bidez (aurrezki operatibo handiak eta
zorraren murrizketa ekarri ditu horrek) errentagarrita-
suna eta irabazi garbia hobetu egin dira, eta kutxa-
sorkuntzari ondo eutsi zaio.
2.
erronka
:
EAE hazkunde bidean jartzea. Bi merka-
tuetako eskaintza (etxeko merkatukoa eta enpresakoa)
hobetu egin da, nabarmen, azken ekitaldian, baina,
bereziki, etxeko merkatuari balioa ematea lehenet-
si da. Horretarako, apustu garbia egin da: finkoa eta
mugikorra bateratzea eta bezeroen beharrak eta itxa-
ropenak ahalik eta ondoena ezagutzea. Ikuspuntu
horretatik, joera-aldaketa argia eta iraunkorra ikusi
da mugikorren negozioan, “SIMple” eta “Ats3gin dut”
produktuen merkaturatze arrakastatsuari esker. Horrez
gain, TBan ere aldaketak egin dira, eta BZko produk-
tuetan, berriz, hobekuntzak, DOCSIS 3.0 teknologia
erabiltzen hasi ondoren. Horrekin guztiarekin, indartu
egin da Euskaltelen lehiarako posizioa.
Banda Zabal Mugikorrak ere oso portaera dinamikoa
izan du, eta konpainiaren ahaleginaren ardatz bihurtu
da. Hori dela eta, linea-kopurua bikoiztu egin da urte-
betean. Bilakaera horri esker, sektoreko batezbeste-
koaren gainetik gaude.
2011-2013
ko Plan Estrategikoaren bilakaera.
2011
ren azterketa
Taula honetan, erakundearen neurriaren berri ematen
duten datu batzuk daude adierazita.
*2011
ko Emaitza garbia, aurreko ekitaldietakoekin konparagarria (Euskal
Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ondoriozko
ezohiko emaitzaren aurrekoa, zergen ondorengoa: 132.966 mila euro).