Euskaltelen Aurkezpena
2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
11
EAEn sare-azpiegitura propioa hedatzeko ahalegi-
narekin ere jarraitu egin du Euskaltelek, merkatua
handiagotzeko asmoz. Datozen urteetan, sarearen
gaitasuna handitzeko eta produktu eta zerbitzu berrit-
zaileak garatzeko 240 milioi euroko inbertsioak egitea
aurreikusten du Euskaltelek.
Ahalik eta azpiegitura propio handiena izateko eta
zerbitzu guztiak autonomia- eta kalitate-maila handia-
rekin emateko eredu estrategikoari jarraiki, 2011n 2,6
Ghz-eko bandan mugikor-maiztasun berriak erabilt-
zeko lizentziak eskuratu dira, laugarren belaunaldiko
mugikor-sarea hedatzeko egokiak. Horri esker, zerbitzu
batzuk teknikoki hobetzeko eta eraginkortasun opera-
tiboa handitzeko aukera dago.
3.
erronka
:
Posizionamendu berria lortzea. Lehia-
kideetatik bereiztea da xedea, bezeroaren emozioak
bikain kudeatuz. Erronka honek ahalegin handia
eskatu du bezeroei arreta eskaintzeko eta leialtzeko
estrategian, eta hurbiltasun-faktorea indartu egin du
bereizte-elementu gisa. Konpainiaren “zaleak” sortzea
da helburua. Asmo handiko proiektua da, baina lor
liteke. Leialtasuna eta preskripzioa bultzatzeko ikus-
pegi oso aurreratua eskatzen du horrek, etengabeko
ahalegina (iraunkortasuna) eta pixkanaka aurrera
egiteko planteamendua, epe ertain eta luzerako.
4.
erronka
:
Beste negozio eta merkatu geografiko
batzuetan haztea. Horri lotutako jardueren bidez,
enpresa zabaltzeko oinarriak jarri dira. Konpainiak
hartu duen tamaina eta EAEko telekomunikazio-
sektorean duen sartze-maila handia ikusirik (sektorea,
gainera, heldutasunera iritsi da), dibertsifikazioan oina-
rritutako estrategia bat behar da, bai sektoreko balio-
kateko beste negozio batzuetan, bai beste merkatu
geografiko batzuetan. 2011n, sakonago aztertu dira
hainbat arlo: Espainiako estatuan mugikor-zerbitzuak
saltzeko aukera berriak bilatu dira, IKTen eta Gizarte
Digitalaren zabalpenari lotutako zerbitzuen alorrean
(
osasuna, laguntza, hezkuntza…). Dena dela, garapen-
prozesu luzeak behar dituzte asmo berriek.
2012
ko ekitaldira begira, Euskaltelek hazten jarraitu
nahi du diru-sarrerei eta emaitzei dagokienez, baita
bezeroen gogobetetze-mailari eta leialtasunari dago-
kienez ere, nahiz eta, aurreikuspenen arabera, merka-
tuaren eta ekonomiaren atzeraldia handiagotu egingo
den. Hori dela eta, enpresaren lau erronkak betetze-
ko ekintzak ugaritu egingo dira, zehazki, negozio-alor
hauetan:
•
Leialtzea inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da.
Lortutako bezero-oinarria babestu egin behar da, haiei
babesa eta adituen laguntza emateaz ahaztu gabe,
irtenbide egokitu onen bidez hazten laguntzeko.
•
Lehia-posizionamendua. Operadoreen proposa-
menak eta jardunbideak oso homogeneoak dira;
beraz, lehiakideetatik bereizi egin behar da. Emozioen
kudeaketako bikaintasuna (bezeroari esperientzia
hobea eta hurbilagokoa emanez) konplexua da, alder-
di ugariri eragiten die, eta era askotako jarduerak
eskatzen ditu; baliteke konpainia bera eta bezeroare-
kiko harremanak egiteko modua berrasmatu behar
izatea ere.
•
Konpainiaren balio-proposamena aberastea, bi
merkatuetan. Horretarako, osagai teknikoari zerbitzu-
elementuak edo bezeroek beharrezkotzat jotzen dituz-
ten beste alderdi ukiezin batzuk (gaur egungoak edo
potentzialak) gehitu behar zaizkio, pixkanaka. Gaur
egungo testuinguru ekonomiko zail honetan, Euskal-
telek bezero-orientazioa areagotu egin behar du, eta
eskaintza malgua egin, erabiltzaileen beharrei egoki-
tua, segmentazio handiagoarekin.
•
Dibertsifikazioa areagotzea. Aukeren kudeaketa
industrializatzea eskatzen du horrek, eta haiek gauzat-
zeko gaitasunak sustatzea.
•
I+G+Ban ahalegina egitea, zerbitzuak beti bikain
emateko gaitasuna eta baliabideak eskuratzeko (gaur
egun eta etorkizunean), teknologian etengabe aurrera
eginez, balio-proposamena etengabe hobetzeko eta
dibertsifikazio-estrategia finkatzea lortzeko.