2013ko ekitaldiaren laburpena - page 4

4
2013ko
Ekitaldiaren Laburpena
HAZKUNDEA
2013ko ekitaldia:
gure erronkak lortzen ditugu, bateratzera jotzen duen merka-
tu batean.
Nahiz eta zenbait adierazleren arabera gure inguruko alderdi sozioekonomikoak hobera egingo duen, 2013ko
ekitaldiaren ezaugarri izan da, oro har, azken urteotako joerari jarraitu diola, bere horretan iraun baitu alor
guztietako kostuak murrizteko nahiak; bereziki, Euskaltel SA eta nazioarteko enpresa handiak aritzen diren
sektorekoak, telekomunikazioetakoak. Bestalde, 2013an, operadore handiek presio handia egin dute prezioetan,
eta bateratutako produktuak bultzatu dira nabarmen.
Bateratzeko joera duen mundu horretan, Euskaltelek ondo bete du jarritako erronka, azpiegitura teknologiko
bikaina baitu, bateratzerako egoki prestatua urteetan, eta bai baitaki zer potentzial duen, merkatuan zer produktu
dauden eta bere bezeroak zein diren. Merkatuko prezioen higadura-efektua saihestu ez badu ere, Euskaltelen
aldagai ekonomikoek bilakaera hobea izan dute bere ingurukoen eta sektorekoen aldagaiek baino, bezeroei esker
eta haiek fakturazioan izan nahi dituzten hobekuntzak sortzeko gaitasunari esker.
Bateratuz eta eraginkortasunez jokatuz, Banda Zabalaren alorrean ere handitu egin dira Interneten beharrak, eta
abiadura ultralasterretara jo da, besteak beste, gero eta ohikoagoa delako aldi berean zenbait gailu erabiltzea, gero
eta gailu sofistikatuagoak, gainera. Telefonia mugikorrean ere aldatu egin da bezeroen eskaria: tarifa merkeagoak
nahi dituzte, kostu txikiko terminalei lotuta ez daudenak. Hori dela eta, terminal libreen salmentak gora egin du,
baita modelo finantzatuak ere.
1,2,3 5,6,7,8,9,10
Powered by FlippingBook