2013ko ekitaldiaren laburpena - page 6

6
2013ko
Ekitaldiaren Laburpena
PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK
Euskaltel da estatuko lehen operadore alternatiboa, eta Euskadiko liderra da telekomunikazio finkoko bezeroen
merkatu-kuotari dagokionez: banda zabal ultralasterra (kuotaren % 43), telebista digitala (kuotaren % 60) eta
telefonia finkoa (kuotaren % 47).
Banda zabalean
, Euskaltel % 4,1 hazi da, eta 260.000 linearaino iritsi da. Une honetan, abiadura handiko
banda zabalaren kontzentrazio handiena duen autonomia-erkidegoa da Euskadi. Banda zabal ultralasterraren
estaldura herritarren % 91,6rengana iristen da Euskadin. Espainiako batezbestekoa, berriz, % 59 da (Iturria:
SETSI).
Telebista digitaleko
liderra da Euskaltel Euskadin; ia 170.000 abonatu ditu. Euskal bezeroek Euskaltelen TBa
erabiltzen jarraitzen dute, kalitateari eta prezioari dagokienez merkatuko proposamenik onena baita. Hala,
estatuko lehen operadore alternatiboa da, eta Euskadiko liderra, telebista digitaleko bezeroen merkatu-kuotari
dagokienez (kuotaren % 60).
Telefonia mugikorrean, hazkunde historikoa izan du Euskaltelek, euskal
etxeetako bigarren operadore bihurtu baita, balio-bezeroei dagokienez.
1,2,3,4,5 7,8,9,10
Powered by FlippingBook