Euskaltel Taldeak primizian merkaturatu du Espainian Amazon Prime Video zerbitzua bere deskodetzailean

  • Amazon Prime Video zerbitzua bere gailuan integratu duen lehen operadorea da.
  • Android TB 4K deskodetzailea duten Euskaltel Taldeko telebista-erabiltzaileen % 80k baino gehiagok kontsumitzen dituzte horrelako edukiak.
  • 2018an, aurreko urtean halako bi izatera iritsi zen Android TB gailuak zituzten operadoreen kopurua mundu osoan.

Bilbo, 2019ko urtarrilaren 17a. Euskaltel Taldea da bere Android TB 4K deskodetzaileetan Amazon Prime Video zerbitzua txertatu duen lehen operadorea. Amazonekin sinatutako hitzarmen bati esker txertatu ahal izan du zerbitzua konpainiak. Hitzarmen horrek indartu egiten du egungo aliantza- eta hedapen-plana, baita bezeroei etxean telebista-esperientziarik onena eskaintzeko helburua ere.

Amazon Prime Video zerbitzua telebistan txertatzeak aukera ematen du Android TB 4K deskodetzailea duten guztiei merkatuko VOD eskaripeko bideo-zerbitzuaren eskaintzarik onenetako bat egiteko (2019aren hasieratik ari da Euskaltel eskaintzen).

Francisco Arteche Euskaltel Taldeko zuzendari nagusiak honela dio: Amazonen Prime Video zerbitzua gure 4K deskodetzailean sartuta, Espainian zerbitzu hori bere bezeroei eskaintzen dien lehen operadorea bihurtu gara. Espainian dauden mota horretako deskodetzaile guztien merkatu-kuotaren %80 dago gure esku, eta, eskaintza honekin, sendotu egin dugu balio erantsi handiko eta teknologiaren abangoardian kokatutako produktu eta zerbitzuen eskaintzan kalitatearekin eta berrikuntzarekin dugun konpromisoa.

Amazon Primeren harpidetza eginez gero, hainbat film eta telesail ikusi ahal izango ditu bezeroak, bai eta Prime Originals telesailak (hala nola Six Dreams, The Grand Tour, The Marvelous Mrs. Maisel, Tom Clancy´s Jack Ryam, Homecoming, The Man in the High Castle) eta Prime Exclusives ere (hala nola Pequeñas Coincidencias). Horrez gainera, bezeroek doan jaso ahal izango dituzte egun batetik bestera milioka produktu, eta unean bertan eskuratu ahal izango dituzte bi milioi kantu baino gehiago, Prime Music streaming bidezko musika-zerbitzuari esker. Prime Video aplikazioari esker, gainera, konexiorik gabe ere ikus daitezke edukiak, iPhonean, iPadean, tabletan edo Android gailuan deskargatuta.

TB ikusteko modu berri bat

Amazon Prime Video plataformak eta antzekoek errotik aldatu dute ikus-entzunezkoak kontsumitzeko modua. Erabiltzaileen ohitura berriak direla eta, Android TB 4K deskodetzaileak instalatzearen alde egin du Euskaltel Taldeak. Horri esker, erabiltzaileak hautatu dezake zer ikusi nahi duen eta noiz, eskaripeko bideo-zerbitzuaren bidez. Gogoan izan behar da ezen, Amazonen edukien eskaintza horrekin batera, Euskaltel Taldeak merkatuko VOD-edukien plataforma handietako beste bat duela iaztik: Netflix. Gainera, abendutik aurrera, Netflix-ekin sinatutako hitzarmenak barne hartzen du fakturan integratutako ordainketa, Taldeko erabiltzaileentzat.

Gaur egun, deskodetzaile hori duten Euskaltel Taldeko telebista-bezeroen % 80k baino gehiagok ikusten dituzte mota horretako edukiak, eta gailu tradizionalagoak dituzten erabiltzaileek halako bi kontsumitzen dute. Izan ere, bikoiztu egin da mundu osoan Android TB deskodetzaileak dituzten operadoreen kopurua: 23 ziren 2017an, eta 45 iaz.

Era berean, telebista kontsumitzeko ohitura berri horiek hobetu egiten dute erabiltzaileen esperientzia. Euskaltel Taldearen barruan eskaripeko edukiak Android TB 4K deskodetzaileen bidez kontsumitzen dituzten bezeroen gogobetetzea % 13 handiagoa da telebista-esperientzia hori bizi ez duten erabiltzaileena baino.

Euskaltel Taldea Android TBa duen 4K deskodetzailea sartu duen lehenengo operadorea izan da Espainian (2017ko uztailean), Googlerekin duen akordio estrategikoaren ondorioz, eta, hala, OTT edukiak eta zerbitzuak 80.000 etxetara baino gehiagotara azkar eramateko aukera ematen duen plataforma ireki bat osatu du hasiera-hasieratik. Bezeroen % 50ek deskodetzaile horiek instalatuak dituztela amaituko du Euskaltel Taldeak 2019. urtea.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com