• Agile TVren Kanal Gonbidatuan, hilabete bakoitzean, arrakasta duen kanal bat emititzen da irekian, Euskaltelen bezero guztientzat, ikus dezaten zer-nolako kalitatea duen Agile TVk eskaintzen duen Guztia TB aukerak.

Bilbon, 2022ko otsailaren 1ean. Gaurtik aurrera, Agile TVk Kanal Gonbidatu hau eskaintzen die Euskaltelen bezero guztiei: Nat Geo Wild. Dokumentalen kanalik baloratuenetako bat da. Une honetan Agile TVren Guztia TBren programazioan ikusgai dago, eta, orain, Euskaltelen bezero guztiek ikusi ahal izango dute, beren telebistako dialeko 7an.

Interes handiko sormen-lan esklusiboak dira Nat Geo Wild-eko edukiak, eta ematen dituen dokumentalek txalo eta sari ugari jasotzen dituzte mundu osoan. Hilabete honetan, adibidez, asteburuetan, Dereck eta Beberly Joubert mundu mailako izen handiko zinemagileen "Big Cat Month" lanaren estreinaldiak emango dituzte. Hiru hamarkada baino gehiagoan basabizitza eta hango habitatak salbatzeko lan egin dute. Kanaleko ikusleen pertsonaia gogokoenak, "El Increíble Dr. Pol", denboraldi berria estreinatuko du otsailaren 7an (astelehena). "Mi perro y yo" ere bai; txakurren maitaleek gozatuko duten zortzi kapituluko serie berria. Horiek hilabete honetan Kanal Gonbidatuan Euskaltelen bezero guztiek aurkituko duten kalitatearen lagin bat besterik ez dira.

Agile TVk Kanal Gonbidatua eskaintzen die Euskaltelen bezero guztiei esklusiban. Kanal honek Guztia TB aukerako kanalen edukiak erakusten ditu aldizka, Euskaltelen bezero guztiei irekian ezagutarazteko.

* Agile TVk ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica SLU. IFZa: B-86588639).

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com