Ostaleria negoziorako
2018/11/12 baino lehen Zuntza eta Internet kontratatzen dituzten bezero berrientzat dira sustapenak. Duo, Aurrera, OSOA, Aurrera Take Away edo OSOA Take Away paketeek 12,31 €-ko prezioa izango dute. OSOA Ekipo Pro paketeak 14,79 €-ko prezioa izango du; mugikorretarako tarifa finkoa ere hartzen du barnean: 2,48 €. Linea gehigarriek % 50eko deskontua izango dute. Sei hilabete iraungo dute sustapen guztiek, eta haietan 12 hilabete irauteko konpromisoa dute. Kontratupeko mugikorreko bigarren linearen 3,31€-ko deskontua linea gehigarri batek bakarrik izan dezake bezero bakoitzeko, eta eskuragarri dago mugikorreko alta berrietarako, Aurrera, Aurrera Take Away, OSOA eta OSOA Take Away paketeetan. Ekiporako (finkoa, 120 megako edo gehiagoko Internet, mugikorreko linea bat Mugagabeak + 10 GB edo gehiagorekin eta mugikorretarako tarifa finkoa) mugikorreko linea gehigarrien prezioa 4 linea gehigarritan eskuratu daiteke gehienez. BEZa ez dago sartuta prezioetan. Gogoan izan estatu barruko deiak (7.000 minutu) eta kontsumoak barne dituztela mugikorreko tarifa finkoek (ez daude sartuta roaming-a, datu osagarrien blokeak...). Finkotik egindako dei hauek daude sartuta: 4.000 minutu finkoetara eta 100 minutu mugikorretara aste barruan deitzeko, eta mugarik gabe asteburuetan finko eta mugikorretara deitzeko. Lasai/PZT bi hilabetez doan. Sustapen hau kontratatuta, bezeroak espresuki eskatzen du faktura formatu elektronikoan jasotzea. Halaber, sustapenari eusteko, bezeroak faktura elektronikoa jasotzen jarraitu beharko du sustapena indarrean den bitartean. Paperezko faktura jaso nahi baduzu, kontsultatu hemen zer sustapen dauden.