Euskaltel & Kutxabank

Zibersegurtasuna

Kutxabankek zer behar zuen arretaz entzun ondoren, onlineko bankaren zerbitzuak Internet bidez erabiltzen dituzten bezeroen zibersegurtasuna kudeatzen dugu.

Scroll

Aukera

Enpresa handien eboluzio-ereduari jarraikiz aldatu da Kutxabank, hau da, garai berrietara egokituz eta onlineko munduaren erosotasunez jabetuz. Etengabe ari da hazten onlineko atarien bidez beren kontuetara sartzen diren bezeroen kopurua, bai eta Kutxabanken sistemek jasaten duten transakzioena ere. Errealitate bat da jada 2.0 banka, eta bermea eta eraginkortasuna behar ditu.

Irtenbidea

Onlineko eragiketen egoeraz hitz egin zuen Euskaltelek Kutxabankeko ordezkariekin, bai eta eragiketa-kopuruaren hazkundea kalkulatu eta haien premiei aurrea hartu ere. Gure erantzuna: Kutxanbanken onlineko zerbitzuak babesteko sistema bat eratzea, eta nabigazioaren aurkako erasoetatik isolatzea. Erasoen aurkako bermea eskaintzen diegu onlineko bankaren zerbitzuak erabiltzen dituzten bezeroei. Halaber, konexioa ziurtatzeko sarbidea ere eskaintzen diegu eta, hartara, kanalaren gehiegizko okupazioa saihesten laguntzen.

Emaitzak

Berme osoz jarraitzen du erabiltzen Kutxabankek onlineko banka-sistema hori. Datu-trafikoa bermatu eta kanal seguru bat eskaini dugunetik, gora egin du titular-kopuruak, batez ere gazteen artean. Gaztediaren eta banku-erakundeen arteko "berradiskidetzea" ekarri du teknologiak.

“Behar-beharrezkoa zen onlineko banka: gaur egun, bide hori erabiltzen dute gure bezeroek transakzio gehienak egiteko. Sistema segurua eskaini behar zuen gure erakundeak, zerbitzuek behar duten bermearen parekoa alegia. Zalantzarik gabe, erabaki egokia izan da Euskaltelen zerbitzuak kontratatzea: arretaz entzun, eta gure premien araberako irtenbide bat eskaini ziguten, gure hedatze-gaitasunaz ahaztu gabe gainera”.

EAEko hiru kutxek —BBK, Kutxa eta Vital— bat egitetik sortu zen bankua dugu Kutxabank. Haiek zituen akziodun bakarrak erakunde berriak, zeinaren esku utzi baitzuten beren finantza-negozioa.

Bezeroak dira Kutxabanken lehentasun nagusia; gure inguruko gizon-emakume eta ETEekiko hurbiltasuna, konfiantza eta epe luzeko harremana ditu negozio-ereduaren oinarri.