Euskaltelen Aurkezpena
2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
13
Euskaltelen 2011ko ekitaldiko Ebitdari dagokionez,
2011
n, Euskaltelek 130,6milioi euroko Ebitda izan zuen,
eta, beraz, 2010ekoa % 3,1en gainditu zuen. Gainerako
operadore nagusiek, aldiz, txikiagotze orokorra izan
zuten aurreko ekitaldiekin alderatuta (batzuen jaitsie-
ra bi digitukoa ere izan zen).
2011
ko ekitaldiaren amaieran, Euskaltelen cash-flow
askea 61,0 milioi eurokoa zen, eta osotara bere nego-
zioari zegokion. Sektoreko beste operadore guztiek,
berriz, Ebitdarekin izan duten bilakaera bera izan dute
cash-flowarekin ere.
Arrisku-kudeaketari dagokionez, kontuan izanik zer
jarduera duen eta zer sektoretan ari den, jarduerari eta
lan-eremuari dagozkion finantza-arriskuen ebaluazio-
metodoak erabiltzen ditu, eta haien kudeaketa egokia
egiten du. Hauek dira arrisku nagusiak:
•
Kreditu-arriskua. Arrisku hauei aurre egiteko erabilt-
zen dituen tresnen eta jardunbideen artean daude:
“
scoring” politikak, bezero potentzialei (edo zerbitzu
gehigarri batzuk eskatzen dituzten lehengo bezeroei)
zerbitzuak saltzeko onarpen-irizpideak erregulatze-
ko; erabilgarri dagoen bezero-kredituaren monitori-
zazio etengabea; ordaindu gabekoen jarraipena eta
kudeaketa, zuzenean edo zeharka (berreskuratze-
enpresa baten bidez) erreklamatuz. Horretaz gain, une
batean saldo adierazgarriak dituzten zordunentzat,
abal-politika bat dago, eta ordaintzeko saldoak izan
ditzaketen zordunentzat, saldoen konpentsazio auto-
matikoko klausula bat mantentzen da kontratazioan.
•
Likidezia-arriskua. Horri aurre egiteko, kutxa-fluxuak
izateko gaitasunera egokitzen du Euskaltelek bere
zorraren profila, muga-egunei erantzuteko, hiru urteko
finantzaketa-planak eginez, urteroko berrikuspenekin
eta finantza-posizioaren hamabosteroko analisiekin,
banku-saldoen eta transakzioen eguneroko jarraipe-
narekin.
•
Merkatu-arriskua. Euskaltelek ezarriak ditu hainbat
erosketa- eta kontratazio-politika, lurralde-eremua
indartzeko; halaber, baditu saldo eta transakzioen
kontzentrazioa (ahal den neurrian) arintzeko politikak,
eragiketak agente gutxi batzuetan egitea saihesteko.
Epe luzeagoko arriskuen azterketa (ikuspuntu estra-
tegikoarekin eta negozio-ikuspuntuarekin, ez soilik
ekonomikoarekin) Plan Estrategikoa egitean eta eten-
gabe berrikustean kudeatzen da.
ZEHAZPENA
2009
2010
2011
DATU EKONOMIKO BATERATUAK (mila euro)
Diru-sarrerak guztira
343.404
347.517
355.148
Eragiketa bidezko diru-sarrerak
338.892
344.052
350.520
Finantza-zor garbia
412.729
321.275
260.302
Cash-flow operatiboa
117.615
91.454
60.973
Emaitza garbia
26.281
32.735
38.489*
Ordaindutako zergen bolumen osoa
67.346
74.201
78.068,14
*2011
ko Emaitza garbia, aurreko ekitaldietakoekin konparagarria (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ondoriozko
ezohiko emaitzaren aurrekoa, zergen ondorengoa: 132.966 mila euro).