Page 16 - 2011ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena

Euskaltelen Aurkezpena
2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
15
Internet
Interneten alorrean, DOCSIS 3.0rako jauzi teknolo-
gikoari eta Interneten modalitate berriei esker, Zuntz
Optikoa bereizi egin da gainerako teknologietatik.
Abiadurak bikoiztu ondoren, gure jarduera-eremuan
kalitate-prezio erlazioan eskaintza onena egiten zuen
operadorea bihurtu gara. Beste behin, Banda Zabala-
ren bultzatzaile izan zen Euskaltel EAEn, eta Internete-
ko oinarrizko abiadura 50 M eta 75 M-ra igo zuen.
Halaber, etxerako produktuen eta mugikortasuneko
datuen loturak areagotu egin ditugu: bezero-oinarrian
USB bidezko Internet mugikorra indartu egin dugu
(
Konekta, Internet 2n1), baita mugikorreko datuen
zerbitzua ere (Ats3gin dut). Hartara, mugikortasuneko
datu-irtenbideen ezagutza sustatu dugu, eta Euskal-
telek indar handiagoa hartu du mugikorreko datuen
merkatuan.
Telebista Digitala
Telebistaren negozioari dagokionez, Euskaltelek
Bereizmen Handiko zerbitzua eta HD deskodetzai-
le grabagailua (PVR) merkaturatu zituen 2011n, eta
arrakasta handia izan zuen. Lehendik zeuden produk-
tuetan aldaketak egiteaz gain, HDko kanalen modali-
tate berriak merkaturatu dira, eta kalitate handiene-
ko 20 kanal eta bereizmen estandarreko 100 baino
gehiago izatera iritsi gara. EAEko etxeetara Bereizmen
Handiko zerbitzu erreala eraman dugu: LTDaren bidez
kanal orokorrek ematen dituztenak baino kolore bizia-
goak, irudi errealistagoak eta kalitate handiagokoak.
Horren osagarri, berriz, HD grabagailua dugu: zuze-
neko emisioa kontrolatzeko funtzio gehigarriak ditu,
eta barnean duen disko gogorrari eta sintonizatzaile
dualari esker, orain arte pentsaezinak ziren funtzio
ugari jarri ditu guztien eskura.
Multitele zerbitzuarekin, bereizmen handiko zerbitzua
pakete bihurtu da, eta kanal guztiak bi telebistatan
ikus daitezkeenez, zerbitzu osoa sortzen da. Bezeroak
kontrolatzen eta hautatzen du zer eta noiz ikusi nahi
duen.
Gol HD eta Abono futbol kanal berriaren merkaturat-
zearekin, osatu egiten da Euskaltelen eduki-eskaintza.
Bezeroak nahi duena aurkitu dezake. Bestalde, beze-
roei egiten zaizkien TBDko produktuen eskaintzarekin
eta salmenta-prozedurekin, gero eta bezero gehiagok
daukate ordainpeko TBDa; beraz, deskodetzaile eta
PVR ugari izatea Euskaltelen bezero-oinarrian lagun-
garri izango da bezeroa Zuntz Optikoarekiko leial senti
dadin.
Telefonia mugikorra
Nabarmentzekoa da “Ats3gin dut” dela konektaga-
rritasun gurutzatuko apustu nagusia (Internet etxean
eta mugikortasunean), Zuntzeko gure bezeroentzat
esklusiban. Proposamen hori (Internet mugikorrean
doan, betiko), Smartphoneen aukera hobetzeko ekint-
za guztiekin eta eskaintza taktikoaren hobekuntzarekin
batera, bezeroak mugikorrera erakartzeko (terminala
emanda) ardatz nagusi bihurtu da.