Partikularrak

Enpresa Handiak

1 Gb-eko zuntza + TB + GB mugagabeak + Netflix

Zuntza
1 Gb
Finkoa +
dei mugagabeak
Mugikorra
GB mugagabeak

DOAN

Mugikorra
GB mugagabeak
Ocio
TV
Netflix
Estándar

59

‘00

€/hil

3 hilabete. Ondoren, 79.00€/hil.
Group (2)

1 Gb-eko Zuntza

Baliatu nahi adina gure 300 megako zuntza, eta eman zure Interneteko konexioari merezi duen abiadura, Netflix ikusiz, jokoetan parte hartuz edo nahi duzuna eginez.
Group (3)

Dei mugagabeak dituen telefono finkoa

Telefono finkoaren tarifan 4.000 minutu dituzu estatuk finkoetara deitzeko.
Phone 5G

2 mugikor-linea GB mugagabeekin

Gigak eta gigak abiadura maximoan, egunero zenbat gastatzen duzun eta zure datu-planetik pasatu ote zaren kezkatu gabe, eta abiadura murriztuan nabigatu beharrik gabe. Euskaltelen giga mugagabeen tarifarekin, den-dena daukazu.
TV

Ocio TV 4K-rekin eta Android TV

80 kanal baino gehiago serie, film eta dokumental hoberenekin.
Signal

Instalazioa doan

Guztia zuk nahi bezala egingo dela ziurtatzeko, Euskalteleko teknikari batek doan instalatuko dizu zerbitzu osoa.
R | Icono | Netflix

Netflix Estandarra

Eskaintza honetan Netflix plan estandarrerako harpidetza sartzen dugu, HD kalitatean bi gailutan aldi berean gozatu ahal izateko.

Pertsonalizatu zure tarifa

GB gehiago, linea gehiago edota mugikor berriak... behar dituzu?

Mantentze-zerbitzu berria

HILABETE OSO 1 DOHAINIK. Gero 5€/hil.
euskaltel | cloud

Cloud mugagabea

Zure argazkiak, bideoak eta dokumentuak gorde ditzazun mugarik gabe.
euskaltel | operadora mantenimiento

Asistentzia aditua

Asistentzia digital aditua, 24 orduz, asteko 7 egunetan zure gailu guztietarako.
euskaltel | info servicio

Asistentzia teknikoa

Etxeko aberiak konpontzeko asistentzia teknikoa.
euskaltel | antivirus

Antibirus

5 gailu babesteko antibirusa.
Euskatel Cloud mantentze-zerbitzua Fractalia Ciberalarm Systems. S.L.-ren eskutik.

Aldatu Euskaltelera. Nola?

1. Egiaztatu estaldura

Lehenago, begiratu hemen ea gure zuntza zure etxera iristen den. Begiratuhemen.

1. Egiaztatu estaldura

Lehenago, begiratu hemen ea gure zuntza zure etxera iristen den. Begiratuhemen.

2. Eman zure datuak

Zure datuak eman behar dizkiguzu eta zer pakete kontratatu nahi duzun esan.

2. Eman zure datuak

Zure datuak eman behar dizkiguzu eta zer pakete kontratatu nahi duzun esan.

3. Instalazioa

Teknikari bat jarriko da zurekin harremanetan, instalaziorako hitzordu bat jartzeko

3. Instalazioa

Teknikari bat jarriko da zurekin harremanetan, instalaziorako hitzordu bat jartzeko

4. Zure zenbakia mantenduko dugu

Gu arduratuko gara eramangarritasun-prozesuaz, zuk ezer egin beharrik izan ez dezazun.

4. Zure zenbakia mantenduko dugu

Gu arduratuko gara eramangarritasun-prozesuaz, zuk ezer egin beharrik izan ez dezazun.

Zergatik hautatu Euskaltel?

ic mobile navbar

5G estaldura

Nabigatu ziztu bizian 5G teknologiarekin. Deskargatu fitxategiak segundo gutxitan, jokatu online, eta egin bideo-deiak etenik gabe. Enpresako mugikorren tarifa guztiekin eskuratu daiteke.
Group 1363

Zuntza

10 Gb-erainoko abiadura simetrikoa eskaintzeko prestatua, lag-free eta WiFi 6 unibertsala.
ic instalation

Instalazioa doan

Erabat doakoa da instalazioa, bideratzailea, telebista-deskodetzailea eta SIMa bidaltzea.

Zalantzak dituzu?

Webgunearen bidez kontrata dezaket?

Jakina! Azkarragoa da, eta prezio onena bermatzen dizugu. Erabili gure orgatxoa edo utzi zure telefono-zenbakia eta ahal bezain laster deituko dizugu, zuretzako zerbitzu onenak aukeratzen laguntzeko.

Zenbat denbora behar da zuntz optikoa instalatzeko?

Zenbaki berria eskatu badiguzu, 5 bat egunean egiten da instalazioa, kontratua sinatzen duzun egunetik hasita; zure uneko zenbaki finkoa gorde nahi baduzu, berriz, 14 bat egun beharko dira gehienez.

Instalazioa doakoa da?

Guztiz eta erabat doakoa. Instalazioak, Interneteko bideratzaileak, telebistaren deskodetzaileak eta SIMak edo mugikorrak bidaltzeak ez du inolako kosturik zuretzat. Hori bai, gurekin denbora batean egoteko konpromisoa hartzea behar dugu, guk ere opari hori eginez zurekiko konpromisoa hartzen dugun bezalaxe.

Bidalketa gastuak doakoak dira?

Guztiz eta erabat doakoa. Instalazioak, Interneteko bideratzaileak, telebistaren deskodetzaileak eta SIMak edo mugikorrak bidaltzeak ez du inolako kosturik zuretzat.

Benetan ibiliko da hobeto etxeko wifia?

Wifiari dagokionez ez dago irtenbide perfekturik, gauzak argi. Gure konpromisoa da ahalik eta wifi onena izan dezazula. Horretarako, gure teknikariek zure etxea aztertuko dute, eta instalazio pertsonalizatua egingo dizute. 5G bideratzaile bat erabiliko dugu, bi wifi-sare dituena, teknologiarik onena izan dezazun. Gainera, zure etxea oso handia bada, irtenbideak proposatuko dizkizugu wifia bazter guztietara irits dadin. Zurekin hitz egingo dugu, noski, erabaki guztiak zeuk har ditzazun. Zure etxea da eta zure wifia da :)

Nire zenbaki finkoa eta mugikorra gorde ditzaket?

Jakina, hala nahi baduzu, egin daiteke. Prozesu horri "eramangarritasuna" deitzen zaio. Eska iezaguzu, eta gu arduratuko gara guztiaz. Ez duzu zure lehengo operadorearekin hitz egin beharko, guk egingo dugu guztia zure ordez.

Zenbat denbora itxaron behar dut nire telefono-zenbakiak Euskaltelen izateko? (eramangarritasuna)

Mugikorreko tarifa bat kontratatzen duzunean, SIM berria bidaliko dizugu etxera. SIMa jaso eta 48 orduren barruan aktibatua izango duzu zenbakia. Ez kezkatu ezertaz, guk jakinaraziko dizugu SMS bidez zenbakia zehazki zer egunetan has zaitezkeen erabiltzen.
Finkoan.
Kasu honetan, 24 eta 48 ordu bitartean bakarrik itxaron beharko duzu telefono finkoa instalatzen dizugunetik. Ez duzu ezer egin behar, gu arduratuko gara izapide guztiez. Horrez gain, SMS baten bidez berretsiko dizugu zure telefono-zenbakia erabiltzen has zaitezkeela.

Roaming zerbitzuei buruzko informazioa

Esteka honetan, Larrialdi Zerbitzuei, Alerta Publikoko Zerbitzuei (PWS) eta zenbaki bereziak identifikatzeko kodeei (Balio Erantsiko Zerbitzuak) buruzko informazioa aurkituko duzu, Europako herrialdeen arabera sailkatuta: Sartu hemen.

Zuntzeko tarifa, mugikorrarekin, telebistarekin eta Netflixekin!

Hauxe da tarifarik osoena, ez baitzaizu ezertxo ere faltatuko; aurrekoez gainera, Netflix streaming-plataforma ezagunaren harpidetza ere barne hartzen du! 1 Gb-eko gure zuntz optiko simetrikoarekin, abiadura handienean nabigatu ahal izango duzu sarean, atzerapenik gabe arituko zara onlineko jokoetan, eta kalitaterik handienarekin ikusi ahal izango dituzu Netflixeko filmak eta telesailak. Tarifak bi mugikor-linea hartzen ditu barnean, mugarik gabe. Nahi adina nabigatu ahal izango duzu, datu mugagabeei esker, eta nahi duzunarekin hitz egin, dei mugagabeak eskaintzen ditu eta. Aisia TB da zuntza, mugikorra eta telebista barne hartzen dituen tarifa honetako hirugarren zerbitzua, eta gaikako 80 kanal baino gehiago ditu aukeran. Eta, azkenik, Netflix! Filmak, telesailak eta dokumentalak, HDn ikusteko eta bi pantailatatik aldi berean sartzeko aukerarekin.
zuntza-1gb

Zer onura esklusibo dituen zuretzat tarifa berriak

Sorpresa gehiago ere baditu Euskaltelen zuntzeko, mugikorreko, TBko eta Netflixeko tarifak. Haien artean, telefonia finkoko linea bat, hilean 4.000 minutu baino gehiago izango dituena estatuko finkoetara deitzeko. Behar duzun guztia emango dizugu. Egin hitzordua gure teknikari espezialistekin, eta zuntz optikoa instalatuko dizute etxean, kostu gehigarririk gabe. Gainera, azken belaunaldiko bideratzaile bat emango dizugu, sarerako konexio berria ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Mugikor-lineetarako SIM txartelak doan bidaliko dizkizugu etxera, ahalik eta azkarren erabili ahal izateko.
1 Gb zuntz eskaintza

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

KONTRATATU NAHI?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717

Eskerrik asko Euskaltelekin harremanetan jartzeagatik!

Zure datuak jaso ditugu eskatutako deia gauzatzeko

Gure aholkulari komertzial batek deituko dizu zenbaki honetatik:

944 025 212

Lehenbailen kontaktatuko dizugu

Momentu honetan, agente guztiak okupatuta daude.

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN