Bi modu daude Android mugikor batean Interneterako sarbidea konfiguratzeko: mezu batean konfigurazio-profila bidal diezazukegu (gomendatuena) edo eskuz konfigura dezakezu.
Saretik bidaltzea (gomendatuena)
Metodo hau erabiltzea gomendatzen dugu, baina, zoritxarrez, mugikor-modelo guztiek ez dute onartzen konfiguratzeko modu hau. Nolanahi ere, zure mugikorrak onartzen ez badu, ez da ezer gertatuko, eta eskuz konfiguratu beharko duzu.
1. Lehenik, mugikorrarekin dei bat egin behar bazenu bezala, markatu *119# eta, jarraian, sakatu deitzeko/bidaltzeko botoia.
2. Handik segundo batzuetara, mezu bat agertuko da esanez eskaera jaso dela.
"Zure eskaera ondo gauzatu da. Laster SMS bidez jasoko duzu internetera sartzeko laguntza. Solicitud cursada con éxito. En breve recibirá un SMS de ayuda para acceder a @."
3. Handik bi minutura, gutxi gorabehera, SMS bat jasoko duzu. Zure mugikorra metodo honen bidez konfigura badaiteke, mezua irekitzean jakinaraziko zaizu profila instalatu dela, eta profila instalatzeko botoia sakatu besterik ez duzu egin beharko Internet mugikorrean konfiguratua izateko. Zure mugikorra SMS bidez konfiguratu ezin bada, mezu hau jasoko duzu:
"Zure eskaera ondo gauzatu da. Laster SMS bidez jasoko duzu internetera sartzeko laguntza. Solicitud cursada con éxito. En breve recibirá un SMS de ayuda para acceder a @."
4. Mezu hau jaso baduzu, eskuz konfiguratu beharko duzu, baina ez kezkatu, oso erraza da eta.
Eskuz konfiguratzea
Interneteko sarbide-puntuaren datuak eskuz sar ditzakezu. Oharra: zenbait fabrikatzailek pertsonalizatu egiten dituzte konfigurazio-menuak, eta baliteke jarraibideak bat ez etortzea zure mugikorrarenekin..
Oharra: zenbait fabrikatzailek pertsonalizatu egiten dituzte konfigurazio-menuak, eta baliteke irudiak bat ez etortzea zure mugikorrekoekin.
Instalazio-doikuntzak baieztatu behar badituzu, ikus xehetasunak atal hauetan:

Internet en Androiden
Sartu Ajustes aukeran, eta, gero, hautatu: Conexiones inalámbricas:
Hautatu Redes móviles:
Sakatu Aukerak botoia, terminalaren beheko aldean ezkerrean, eta aukeratu Sarbide. Puntuaren Izenak (APN) Goian, eskuinean, Gehitu aukeran edo APN Berria-n. Hauek dira datuak:
Nombre: Euskaltel Internet
APN: i.euskaltel.mobi
Proxy: No definido
Puerto: No definido
Nombre de usuario: Dejar vacío
Contraseña: Dejar vacío
Servidor: No definido
MMSC: No definido
Proxy MMS: No definido
Puerto MMS: No definido
Cód. país del móvil: 214
Código de red de móvil (MNC): 04
Tipo de autenticación: PAP o CHAP
Tipo de APN: Internet
Hautatu Guardar.