Lege-oharra

Euskaltel S.A.U.-ri buruzko informazioa Parke Teknologikoa, 809 eraikina 48160 Derio (Bizkaia) Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 3.271. liburukia, 212. orria, BI-14727 orrialdea, 1. inskripzioa. IFKaa: A-48766695
Eskubide guztiak erreserbatuta. http://www.cnmc.es webgunean jasota dagoen inskripzioaren arabera ematen ditu Euskaltelek komunikazio-zerbitzuak.
Ikusi zerbitzuari dagozkion Baldintza Orokorrak hemen: euskaltel.com/tarifas-y-condiciones
Erabiltzeko baldintza orokorrak
1. XEDEA.
Baldintza orokor hauen xedea da Euskaltelen webgune korporatiboa erabiltzen dutenek nola erabili behar duten arautzea. Webgune hori URL honetan dago: www.euskaltel.eus (hemendik aurrera, webgune korporatiboa). Horretaz gainera, baldintza bereziak izan ditzakete webgune korporatiboko zerbitzu edo eduki batzuek.
2. AUTENTIFIKAZIOA.
Erabiltzaile-izenaren identifikatzaile baten eta erabiltzaileak emandako sarbide-kode baten bidez sartzen da Euskaltelen webguneko zerbitzuetara, eta Euskaltel S.A.U.-ren onlineko zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dute.
Erabiltzaile-izena eta pasahitza pertsonalak eta besterenezinak dira, eta erabiltzailearen erantzukizuna da haien konfidentzialtasuna bermatzea.
Erabiltzailea izango da bere erabiltzaile-identifikatzailearekin egiten dituen ekintza guztien arduradun. Zure pasahitzaren segurtasuna bermatzeko, Euskaltel S.A.U.-k gomendatzen dizu kode sendoa hautatzea, hau da, gutxienez zortzi karaktereko luzera duena, zifra, letra (larri eta xeheak) eta karaktere berezi edo puntuazio-markaz osatua. Bestalde, ez da komeni asmatzeko errazak diren hitzak eta/edo pertsonari lotutako hitzak erabiltzea pasahitz gisa, hala nola jaiotze-data, helbidea, izen propioak, izen eta hilabeteen konbinazioak, telefono-zenbakiak, NAN-zenbakia eta abar.
Erabiltzailearen ardura da bere sarbide-pasahitza hirugarren bati ez ematea. Euskaltel S.A.U-k jakinarazten dizu INOIZ ez dizula eskatuko aplikaziora sartzeko pasahitza, inolako komunikazio-bidetatik (telefonoa, posta elektronikoa, ohiko posta, SMS, MMS...); beraz, komunikazioren bat jasotzen baduzu informazio hori eskatzeko, ez egin kasurik, eta jakinarazi Euskaltel S.A.U-ri, 1717aren bidez edo ABUSE formularioaren bidez. Euskaltelek jakinarazten dizu ezen emandako helbide elektronikoa bi helburuokin bakarrik tratatuko duela: duzun kontratu-harremanaren ondoriozko eragiketak kudeatzeko eta, hala badagokio, merkataritza-jakinarazpenak bide elektronikoz bidaltzeko. Gure pribatutasun-politikan topatuko duzu datuak tratatzeko moduari buruzko informazio gehiago.
Orobat, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera, noiznahi erabil dezakezu datu pertsonaletara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, datuen tratamenduari aurka egiteko, datuen eramangarritasunerako eta datuen tratamendua mugatzeko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, EUSKALTELi, zer eskatzen duzun adieraziz, helbide honetara: docu@euskaltel.com
3. INFORMAZIOA ERABILTZEA.
Informazioaren, datuen, edukien, datu-baseen, diseinuen, iturri-kodeen, nabigazio-egituren eta webgune korporatiboan dauden edo Euskaltelen bidez eskuratu daitezkeen gainerako zerbitzu eta produktu telematikoen jabetza intelektuala eta produktu deribatuen eta eskuliburuen jabetza intelektuala Euskaltelena, bere hornitzaileena edo dagokien titularrena da. Beraz, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du jabetza industrialean edo intelektualean oinarritutako eskubiderik ez urratzeko. Ezingo dira aipatutakoak kopiatu, publikora azaldu, banatu edo edozein eratan ustiatu, ez eta eraldatzeko ingeniaritza-teknikarik erabili ere, Euskaltelek horretarako baimena espresuki eta idatziz ematen duenean izan ezik. Erabiltzaileak bere beharrak asetzeko bakarrik erabiliko ditu informazio eta zerbitzu horiek, eta konpromisoa hartuko du eskuragarri dituen zerbitzuak edo webgune korporatiboaren bidez lortu dituen emaitzak zuzenean nahiz zeharka ez ustiatzeko, horretarako Euskaltelen berariazko baimena izan ezean. Erabiltzaileak ezingo ditu erabili webgune korporatiboaren erraztasunak eta aukerak legeak debekatzen dituen jarduerak egiteko edo proposatzeko, ez eta erabiltzaileak beste zerbitzu lehiakide batzuetara eramaten saiatzeko ere. Halaber, erabiltzaileak bere gain hartzen du zerbitzua erabiltzeko baimena ematen dien pertsonei klausula hauek betearazteko erantzukizuna. Bestalde, erabiltzaileak zerbitzu bakoitza erabiltzeko eta beste sareetara sartzeko mugak aintzat hartzeko konpromisoa hartzen du (muga horiek EUSKALTELek edo informazio-hornitzaileak jakinaraziko dizkio).
4. ZERBITZUAK KONTRATATZEA WEB KORPORATIBOAREN BIDEZ.
Webgune korporatiboaren bidez zerbitzuak kontratatzeko, Euskaltelek eskatzen dion nahitaezko informazio oso eta egiazkoa eman behar du erabiltzaileak. Erabiltzaileak nahi dituen zerbitzuak edo edukiak lortzeko baldintzak ezagutzeko, Euskaltelek zerbitzu bakoitza kontratatu aurretik eman behar dio erabiltzaileari baldintza berezi horien berri. Erabiltzaileak baldintza horiek onartu behar ditu, zerbitzuen edo edukien kontratazioa gauzatzeko. Euskaltelek webgune korporatiboan hirugarren batzuei zuzendutako tresnak erabiliz gero Euskaltelen bezeroen kontratazio-datuak sartzeko, datu horiek sartzen dituen pertsona fisiko edo juridikoak interesatuen baimena izan behar du, datu horiek helburu horretarako sartu direla egiaztatzeko.
5. WEB KORPORATIBOAREN FUNTZIONAMENDUA.
Euskaltelek egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu webgune korporatiboan. Gaur egungo zerbitzuen eta edukien osagarriak eransteko edo, hala dagokionean, kentzeko eskubidea izango du. Euskaltelek webgune korporatiboa aldatu ahal izango du egokitzat jotzen duenean, eta webgunearen erabiltzaile guztien edo batzuen sarbidea blokea dezake, une oro beharrezkoak diren aldaketak edo konponketak egin ahal izateko. Euskaltelek ez du inoiz izango sistemaren funtzionamendu okerraren erantzukizunik, horren arrazoia erabiltzailearen ekipoak konfigurazio akastuna izatea edo zerbitzua erabiltzeko nahitaezkoak diren sistema informatikoak izateko ahalmenik eza bada. Euskaltelek behar adinako ahalegina egiteko konpromisoa hartuko du webgune korporatiboan sartzen dituen informazioa eta edukiak eguneratzeko. Dena dela, erabiltzaileak badaki webgune korporatiboaren edukietan eta zerbitzuetan akatsak egon daitezkeela eta, halakorik balego, akats horien berri izan ondoren, lehenbailehen konpontzen saiatuko da Euskaltel.
6. ERABILTZAILEAK INTERNET ETA WEB KORPORATIBOA ERABILTZEAREN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUNA.
Euskaltelek ez du inoiz izango erabiltzaileak webgune korporatiboari ematen dion erabileraren erantzukizuna. Erabiltzaileak ezingo du hauek urratzen dituen portaerarik izan webgune korporatiboa edo eskura dituen baliabideak erabiltzean: Euskaltelen edo hirugarren batzuen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak; hirugarren batzuen ohorea, intimitate pertsonala edo familiaren intimitatea; legez kanpoko edo moralitatearen aurkako portaerak. Edonola ere, ez dio inolako kalterik egingo Euskalteli, erabilera horren ondorioz epaitegian nahiz epaitegiz kanpo aurkez litekeen edozein erreklamazio aurkeztuz gero. Erabiltzaileak ezin ditu inola ere hondatu, aldatu edo kaltetu Euskaltelenak, bere hornitzaileenak edo hirugarren batzuenak diren datuak, programak edo dokumentu elektronikoak. Halaber, ez ditu sarean, sisteman edo hirugarren batzuen ekipoetan kalteak eragiten dituzten edo eragin ditzaketen programak, birusak, appletak edo tresna fisiko edo elektronikoak sartuko edo zabalduko. Guztiz debekatuta dago beste erabiltzaile batzuen mezu elektronikoak aldatzea, merkataritza- edo publizitate-helburuak dituzten mezu elektroniko ugari bidaltzea eta Internet erabiltzen dutenen artean oro har onartuta dauden portaera egokiko printzipioak hausten dituzten jarduerak egitea.
7. INTERNETEN DAUDEN EDUKIETARA SARTZEKO EDO EDUKI HORIEK SARTZEKO ERANTZUKIZUNA.
Erabiltzaileak espresuki onartzen du Euskaltel ez egitea erantzule Euskaltelen sarean edo Euskaltelen webgune korporatiboaren bidez lor daitezkeen sareetan egon daitezkeen datuen, programen, informazioen edo iritzien kalitatearengatik, zehaztasunarengatik, fidagarritasunarengatik, zuzentasunarengatik edo moraltasunarengatik, edozein jatorrikoak direla ere. Halaber, Euskaltelek ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak Euskaltelen sarearen bidez Interneten sar dezakeen informazioagatik. Edukietara sartzeagatik eta horiek kopiatzeagatik edo hedatzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzen erantzukizun osoa bere gain hartzen du erabiltzaileak. Euskaltel ez da izango edozein erabiltzaileren arau-hausteak Euskalteleko beste erabiltzaile baten edo hirugarren baten eskubideetan izan ditzakeen eraginen erantzule, eskubide hauek barne: copyrighta, markak, patenteak, informazio konfidentziala eta jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren beste edozein eskubide. Euskaltelek webgune korporatiboan sartzea debeka diezaieke dokumentu honetan ezarritako erabilera-baldintzak hausten dituzten erabiltzaileei.
8. ESTEKAK SARTZEA.
Euskaltelek ez du izango erantzukizunik erabiltzaileak webgune korporatiboan dauden esteken, direktorioen edo edukiak bilatzeko tresnen bidez lor dezakeen informazioagatik, kasu honetan izan ezik: jarduera edo informazio jakin hori legez kanpokoa dela edo kalte-ordainak jasotzeko eskubidea duen hirugarren baten ondasunak edo eskubideak hondatzen dituela badaki eta dagokion esteka hori kentzeko edo erabilezin bihurtzeko arretaz jokatzen ez badu. Euskaltelek aurreko paragrafoan aipatzen dena badakiela ulertuko da dagokion erakundeak datu horiek legez kanpokoak direla adierazi duenean, datuak erretiratzeko agindua eman duenean edo datu horietan sartzeko aukera kendu duenean; edo kaltearen berri eman denean eta Euskaltelek dagokion ebazpena ezagutzen duenean. Horrek ez du eraginik izango zerbitzuak eskaintzen dituztenen artean egindako hitzarmen boluntarioen ondorioz aplika daitezkeen edukiak antzeman eta kentzeko prozeduretan edo eduki horien berri izateko ezar daitezkeen beste bide batzuetan. Erantzukizuna bere gain ez hartzeko aukera hori indarge geldituko da, zerbitzuaren hartzaileak Euskaltelen zuzendaritzapean, aginpidean edo kontrolpean jokatzen badu.
9. IKUR BEREIZGARRIAK.
Webgune korporatiboan azaltzen diren ikur bereizgarri guztiak (markak, merkataritza-izenak, eta abar) indarrean dagoen markei buruzko legeriak babesten ditu. Beraz, erabiltzaileek ezingo dituzte ikur horiek kopiatu, zabaldu, ustiatu edo erabili, aurrez ikur horien titularraren baimen idatzia ez badute.
10. PRIBATUTASUN-POLITIKA
Kontsultatu hemen Euskaltelen pribatutasun-politika.
11. COOKIEN ERABILERA.
Kontsultatu hemen Euskaltelen cookie-politika.
12. EZTABAIDAK KONPONTZEA.
Euskaltelek eta erabiltzaileak espresuki uko egiten diote beste edozein foru erabiltzeari, eta erabiltzailearen helbideari dagokion epaitegira joko dute webgune horretan sartzeagatik sor daitezkeen eztabaidak konpontzeko. Erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada, Euskaltelek eta erabiltzaileak Bilboko epaitegietara joko dute sor litezkeen eztabaidak konpontzeko, beste edozein foru erabiltzeari uko eginez.
13. GAILU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK
Zer da? Funtzionatzeko korronte elektrikoa, pila edo metagailuren bat behar duten guztiak dira Gailu Elektrikoak eta Elektronikoak (GEE): mugikorrak, bideratzaileak, deskodetzaileak...). Asko ari da hazten GEEen fabrikazioaren sektorea, geroz eta laburragoak baitira ekipo horien berrikuntza-zikloak eta, horrenbestez, geroz eta maizago aldatzen baitira gailuak. Hori dela eta, hondakin-iturri etengabea dira GEEak. Hondakin horien kudeaketak, berriz, neurriak hartzea eta denon ahalegina eskatzen du, helburu hauek lortzeko:
• Erabilitako GEEen gaikako bilketa bermatzeko.
• Bigarren bizialdi bat izan dezaketen gailuak berrerabiltzeko.
• GEEHen birziklatze-prozesua hobetzeko.
Zer egin dezakegun kontsumitzaileok? Legeak debekatu egiten du GEEen hondakinak etxeko zaborraren ontzira edo produktu haietarako berariazkoa ez den beste zeinahi ontzitara botatzea. Baina garbigune batera eraman daitezke. Substantzia arriskutsuak eta/kaltegarriak edukitzen dituzte GEE batzuek; beraz, ingurumenari mesede egiten dio haiek behar bezala ezabatzeak. Ondo baldin badago zure GEEa, edo konpontzeko moduan, emaiozu GKEren bati, edo behar duen norbaiti. GEEen bizitza luzatzeak lagundu egiten dio baliabideen erabilera eraginkorrari, eta are hondakin gehiago sortzea eragozten. Baina, ba al dago beste biderik? Euskalten GEE bat erosten duzunean, gure dendetako edozeinetan utz dezakezu ekipo zaharra, birzikla edo berrerabil dezaten. Birziklatze-zentro espezializatuetan tratatuko dituzte zure borondatez birziklatzera bidaltzen dituzun GEE guztiak, indarrean den legediari jarraikiz. Ingurumena zaintzen lagunduko duzu hori egiten duzun bakoitzean. Mesedez, begiratu gailuari pilak kendu dizkiozun hura birziklatzera bidali aurretik, eta haiek uzteko edukiontzira eraman.

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

KONTRATATU NAHI?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717

Eskerrik asko Euskaltelekin harremanetan jartzeagatik!

Zure datuak jaso ditugu eskatutako deia gauzatzeko

Gure aholkulari komertzial batek deituko dizu zenbaki honetatik:

944 025 212

Lehenbailen kontaktatuko dizugu

Momentu honetan, agente guztiak okupatuta daude.

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN