
Nola aktibatzen dira deiak eta Internet atzerrian?
Atzerrira joan aurretik, ziurtatu roaming-zerbitzua aktibatua duzula, Nire Euskaltel aplikazioan sartuz.
Doako aplikazioa Google Playtik edo App Storetik deskargatu dezakezu.
1.- Ireki Euskaltelen aplikazioa. 2.- Sartu zure erabiltzaile-izenarekin (Bezeroaren Gunera sartzeko erabiltzen duzun bera) 3.- Sartu zure mugikorraren zenbakira Produktuak atalean. 4.- Sakatu Konfiguratu, eta sartu Roaming atalean. 5.- Utzi roaminga aktibo, eta ez kezkatu.
Nola jar naiteke harremanetan Euskaltelekin atzerritik?
Europar Batasunean banago, zer tarifa aplikatuko dizkidate?
Orain, Erresuma Batua Europar Batasunetik kanpo geratu den honetan, zertan da hango roaminga?
Orain, Londresera edo Erresuma Batuko beste edozein hiritara bidaiatu behar baduzu, roamingak kostua du. Herrialde hori Europako Esparru Ekonomikotik irten denez, deiek eta nabigazioak ez dute estatu barrukoen prezio bera. Orri honetan kontsultatu ditzakezu Erresuma Batuko tarifak. Eta gogoratu bidaiatu aurretik roaminga martxan duzula egiaztatzea: bestela, ezingo duzu ez deitu, ez Internetera konektatu.
Nola egin ditzaket deiak atzerritik?
Nola entzun ditzaket ahots-postontziko mezuak?
Zenbat giga dauzkat Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan nabigatzeko?
EBk handizkako GB-aren prezio arautua eta gehienezko GB kopuru bat ezartzeko aukera finkatzen ditu, tarifako GB-aren prezioaren arabera kalkulatuta. Honela kalkulatzen da gehienezkoa:
| Tarifa | GB EN EUROPA 2026 |
|---|---|
| Tarifa Ilimitada 80 GB | 46 GB |
| Tarifa Ilimitada 70 GB Flex 2020 y adicionales | 34 GB |
| Tarifa Ilimitada 45 GB Flex 2020 y adicionales | 26 GB |
| Tarifa Ilimitada 30 GB | 31 GB |
| Tarifa Ilimitada 20 GB | 17 GB |
| Tarifa Ilimitada 15 GB | 15 GB |
| Tarifa Ilimitada 25 GB Flex 2022 | 16 GB |
| Tarifa Ilimitada 8 GB | 8 GB | Tarifa Ilimitada 5 GB | 5 GB |
| Tarifa Ilimitada 4 GB | 4 GB |
| Tarifa Infinity Total | 61 GB |
| Tarifa Infinity | 61 GB |
| Tarifa Infinity Lite | 38 GB |
| Tarifa Infinity Play | 38 GB |
| Tarifa Inagotable - GB Ilimitados | 61 GB |
| Bonos de Datos | GB EN EUROPA 2026 |
|---|---|
| Bono Kin 20 GB | 20GB |
| Bono Kon 50 GB | 20GB |
</html>
Roaming zerbitzuei buruzko informazioa
VoLTE roamingean, Euskaltelekin: zer izan behar dut kontuan?
Euskaltelekin hitzarmena duen roamingeko herrialdeko operadorearen 4G sarearen bidez egiten dira deiak.
Ziurtatu Roaminga eta Nazioarteko deiak aktibatuta daudela beste herrialde batera zoazenean mugikorra erabili ahal izateko.
Bezeroaren Gunean aktibatu edo desaktibatu ditzakezu, eta Herrialdeen bilatzailean ikus ditzakezu deien tarifak.
Gogoratu datu-ibiltaritza ere aktibatzea mugikorrean.

