Zuntza, nonahi zaudela ere: Zure bigarren etxebizitza Getarian, Cadizen edo Gironan badago, zuntzik onena izango duzu.
Telelana eta gehiago: Zure bigarren etxebizitzako zuntza etxean duzunaren berdina da; beraz, presta zaitez etengabe nabigatzeko.
Kudeatu dena zure aplikazioan: Aldatu pasahitzak edo kudeatu WiFi-a gure aplikaziotik edo eremu pribatutik.
Eta nahi duzunean desaktibatu
Gogoan izan zure bigarren etxetik alde egiten duzunean Interneteko zerbitzua itzali ahal izango duzula, konplikaziorik eta kostu gehigarririk gabe.
Nola funtzionatzen du?
1. Egiaztatu estaldura
Lehenik eta behin egiaztatu behar duzu gure zuntza zure etxera iristen den. Egin ezazu hemen.
1. Egiaztatu estaldura
Lehenik eta behin egiaztatu behar duzu gure zuntza zure etxera iristen den. Egin ezazu hemen.
2. Kontratatu
Zure datuak eta kontratatu nahi duzun paketea eman behar dizkiguzu.
2. Kontratatu
Zure datuak eta kontratatu nahi duzun paketea eman behar dizkiguzu.
3. Instalatzailearekin hitzordua
Teknikari espezializatu bat jarriko da zurekin harremanetan instalatzeko hitzordua adosteko.
3. Instalatzailearekin hitzordua
Teknikari espezializatu bat jarriko da zurekin harremanetan instalatzeko hitzordua adosteko.
4. Gozatu zure internetez
Instalatu ondoren, abiadura maximoan nabigatu ahal izango duzu bigarren etxebizitzan.
4. Gozatu zure internetez
Instalatu ondoren, abiadura maximoan nabigatu ahal izango duzu bigarren etxebizitzan.
Eta Zuntza iristen ez bazaizu... 5G Internet mugikorra izango duzu
Gozatu 5Gko Internetez zure bigarren etxebizitzan, nahi duzunean piztu eta itzal dezakezun soluzio batekin.
Interneta etxean
150 Mb-ra arte + WiFi 6 routera
Bihar helduko zaizu
Bidalketa 24 ordutan zure etxera
Instalaziorik gabe
Jaso eta prest!
Zalantzak dituzu?
Zertan datza zerbitzua?
Jada Euskaltelen bezero izateagatik zure oporretako etxebizitzan edo bigarren etxebizitzan zuntz bidezko Internet merkeago gozatzeko aukera eskaintzen dizu zerbitzu honek.
Zer baldintza bete behar ditut kontratatu ahal izateko?
Zerbitzu hori kontratatzeko, Euskaltelen banda zabalaren bezero izan behar duzu, eta bigarren etxean zuntzaren estaldura izan. Deitu guri, eta zurekin ikusiko dugu bigarren etxean zuntza jartzeko aukera duzun edo ez.
Telefono finkoa kontratatu behar dut?
Ez. Uste dugu ziur asko zuk Interneterako konexioa baino ez duzula behar. Horregatik, Internet besterik ez dizugu eskaintzen, beste inolako zerbitzu gehigarririk gabe.
Euskaltelen bigarren etxebizitzako Internet, askoz merkeago
Euskaltelek lagundu egin nahi dizu bigarren etxebizitzan ere gure Interneteko zerbitzua erabiltzen jarraitzeko. Horretarako, bezeroentzako zerbitzu esklusibo bat sortu dugu, eta, horri esker, aukera izango duzu askoz merkeago egoteko online.
Euskaltelen bigarren etxebizitzako Interneteko zerbitzua etxebizitza nagusian zuntzeko tarifa duten bezero guztientzat da, baldin eta kalitate handiko konexioa izateko estaldura badute oporretako beren txalet edo apartamentuan.
Hala, aurtengo oporretan, wifirik onena izango duzu Euskaltelekin, eta, gainera, zerbitzua aparte kontrataturik baino askoz gutxiago ordainduta.
Euskaltelen bigarren etxebizitzako Internet kontratatzearen onurak
Euskaltelen bigarren etxebizitzako Interneteko zerbitzuak ez du beste zerbitzu gehigarririk, ezta gastu estrarik ere. Adibidez, ez duzu finkorik edo mugikorrik kontratatu beharrik zerbitzu hori baliatzeko.
Gainera, bigarren etxebizitzako Interneteko konexioa ere abiadura handikoa da. 500 Mb simetrikoraino izango dituzu nabigatzeko, telelanean aritzeko edo onlineko streaminga kalitate handiz ikusteko.
Zure bigarren etxebizitzako zuntza eta wifia ahalik eta gehien aprobetxatzeko, instalazio-zerbitzua doan eskaintzen dizugu, eta azken belaunaldiko bideratzaile bat utziko dizugu, zure konexioari etekin guztia ateratzeko.