Windows VISTArekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek:
1. Gure WiFi sarera konektatzeko
, sakatu Inicio botoia, eta hautatu Panel de Control. Kontrol-panelean, Centro de redes y Recursos compartidos hautatu behar dugu.


2. Ondoren
, Administrar redes inalámbricas aukera sakatu behar dugu, sare-konexioak ikusteko.

3. Han
, saguaren eskuin-botoiaz hari gabeko sarearen konexioaren ikonoa sakatu behar dugu, eta ezker-botoiaz Conectar/desconectar aukera hautatu.

4. Ondoren
, hari gabeko sareen zerrenda ikusiko dugu leiho batean. Leiho horretan, gure sarea hautatu behar dugu, eta Conectar botoia sakatu.

5. Sareak nolabaiteko enkriptazio
-gakoren bat badu, beharbada segurtasun-pasahitza eskatuko digu. Idatzitakoan, egin klik Conectar aukeran.

6. Leiho bat ageriko da
, ekipoa WiFi sarearekin konektatzen ari den bitartean.

7. Ondoren
, beste leiho bat aterako zaigu. Adieraziko digu sarera behar bezala konektatuta gaudela, eta aukera hau emango digu: Guardar esta red eta baita Iniciar esta conexión automáticamente. Bukatzeko hautatu Cerrar.
