Zehaztapen gehiago
Tamaina: 110mm x 110mm x 110 mm
Pisua: 275gr
Bateragarria da guraso-kontrolarekin
Bateragarria da black list-ekin
USB 2.0 ataka
Bateragarria da IP estatikoarekin, DHCP, PPPoE, Bridge
Bateragarria da WPA-PSK, WPA2-PSK, AES
Band Steering (Dual Band)
4X4 MU-Mimo
Wave 2
Zer da WiFi Mesh?
WiFiaren arloko teknologia aurreratuena da WiFi Mesh gaur egun. Teknologia honen bidez, estaldura izan dezakezu etxebizitza osoan, eta, gainera, abiadura askoz handiagoa lortzen da beste gailu batzuekin baino (PLCak, errepikagailuak...), eta seinale egonkorragoa.
WiFi Mesh zerbitzua erabili ahal izateko, etxean gutxienez bi WiFi Mesh anplifikadore adimendunak instalatu behar dira; gehiago ere izan daitezke, etxearen neurriaren arabera. WiFi Mesh errepikagailu adimendun horiek elkarren artean komunikatzen dira, WiFi-sare bakarra osatzeko, algoritmo espezifikoekin, eta, hala Mesh sarera konektatutako zure etxebizitzako gailu guztiei (smartphoneak, tabletak, kontsolak, domotika, etab.) ahalik eta seinalerik onena bermatzen die. Algoritmo horiei esker, gailu bakoitza estaldurarik onena duen Mesh errepikagailu adimendura konektatuko da beti, gailu bakoitzerako egokiena den bandara (2,4 edo 5 GHz-eko bandara).
Horrekin guztiarekin lortzen da bezeroak etxean WiFi-estaldura, konexio-abiadura handiagoa eta egonkortasun handiagoa izatea (ez da ia etenik izaten nabigazioan).
Lehendik ere badut PLC bat edo WiFi errepikagailu bat etxean. Horiek baino hobea da WiFi Mesh?
PLCek eta Wifi errepikagailuek handitu egiten dute zure etxeko wifi-estaldura, baina bideratzailearekin zerikusirik ez duten WiFi-sare berriak sortzen dituzte: Adibidez, zure bideratzaileak bi WiFi-sare igortzen baditu bi bandatarako (2,4 Ghz-ekoa eta 5 Ghz-ekoa) eta zure PLCak beste bi, lau sare izango dituzu etxean, eta horiek guztiak konfiguratu beharko dituzu gailu guztietan. PLCekin eta errepikagailuekin, ez dago bermatzerik zure gailuak WiFi-sare onenera konektatuko direla beti.
WiFi Mesh-ekin, ordea, WiFi-sare bakarra izango duzu etxean. Eta, gainera, Mesh eta Band Steering teknologiei esker, kalitate oneneko seinalea bermatzen dizun Mesh errepikagailu adimendura konektatuko zara beti automatikoki.
WiFi bidez konektatzen ez diren gailuak ere baditut. Balio dit WiFi Mesh-ek horietarako?
Erraza da norberak instalatzeko?
Zergatik da gomendagarria bideratzailearen WiFia itzaltzea WiFi Mesh erabiltzean?
Kontratatu dezaket anplifikadore adimendun bat baino gehiago?