Eskubide hauez balia daitezkeela jakinarazten die EUSKALTELek BEZEROari eta ORDEZKARIari:
(I) datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta eta zer tratamendu-eragiketa egin zaizkien;
(II) zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea;
(III) datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal den kasuetan;
(IV) datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Horrelakoetan, eskubidea du EUSKALTELek datuak gordetzeko, erreklamazioak egin edo defendatu behar direnerako;
(V) datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, baldin eta EUSKALTELi tratamendurako baimena ematen dion lege-oinarria, goiko taulan adierazitakoetatik, interes legitimoa baldin bada. EUSKALTELek utzi egingo dio datuak tratatzeari, kasu hauetan izan ezik: interes legitimo premiatsua baldin badu, ed erreklamazioak prestatzeko, aurkezteko edo defendatzeko behar baditu;
(VI) datuak beste operadore batera aldatzeko eskubidea, baldin eta EUSKALTELi tratamendurako baimena ematen dion lege-oinarria, goiko taulan adierazitakoetatik, kontratu bidezko harremana edo zure onespena baldin bada;
(VII) EUSKALTELi emandako eskubidea bertan behera uzteko eskubidea.
Eskubide horiez baliatzeko, BEZEROak edo ORDEZKARIak egiaztatu egin behar dute beren nortasuna, NANa edo haren baliokide den agiriren baten bidez. Noiznahi eta doan egiazta daiteke nortasuna, bide hauetakoren bat erabiliz:
(I) Mezu elektroniko bat bidaliz info@euskaltel.com helbidera, baliatu nahi den eskubidea eta identifikazio-datuak erantsita dituela.
(II) Idatzizko eskari bat bidaliz 3. F.D. posta-kutxara, 48160 Derio (Bizkaia), baliatu nahi duzun eskubidea eta zure datu pertsonala erantsita dituela.
BEZEROak edo ORDEZKARIak uste badu EUSKALTELek ez dituela egokiro tratatu datu pertsonalak, Datu Babeserako ordezkariarengana jo dezake, dpd@euskaltel.com helbidera. Hala eta guztiz ere, EUSKALTELek hau jakinarazten die BEZEROari eta ORDEZKARIari: eskubidea duela erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, baldin eta datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko legeria urratu egin dela baderitzo.