
Zerbitzu gehiago
Oraindik badago gehiago
Euskaltelen badakigu zer behar duzun

Euskaltelen Zuntz Optikoa
Merkatuko konexiorik fidagarriena izateko arrazoi guzti-guztiak emango dizkizugu guk.

Kontsultatu zure zuntz-estaldura
Egiaztatu Zuntzaren edo ADSLaren estaldura.

Mugikorreko zerbitzuak
Zure mugikorrak behar dituen estra guztiak. Nabiga ezazu beti abiadurarik handienean, ziur eta eroso.

OSOArekin, dena duzu, gutxiago ordainduta
Internet, mugikorra, telebista... Den-dena izan nahi baduzu eta gutxiago ordaindu, zatoz OSOAra.
Ohiko galderak
- Konfiguratu zure mugikorrean Internetera datu bidez sartzeko aukera
Gida honen bidez, azalduko dizugu nola konfiguratu zure mugikorra, Internetera zure datu-tarifarekin sartzeko.
Konfigurazioa zer mugikor-motatan egin nahi duzun kontuan hartuta, hautatu hari dagokion atala gidan.
- Zer da Zuntz Optikoa?
Telebista, telefonia finkoa eta banda zabala baliabide bakar batean bateratzeko aukera ematen duen teknologia da Zuntz Optikoa. Hala, telekomunikazio-zerbitzu guztiak errazago elkar daitezke, eta aukerarik eroso eta ekonomikoena da; izan ere, zerbitzu guztiak hornitzaile bakar bati kontratatzeko aukera ematen du (adibidez, Euskalteli).
- Konfiguratu zure mugikorrean Internetera WiFi bidez sartzeko aukera
Internetera datu bidez konektatzen zarenean ez bezala, WiFi sare baten bidez konektatzen zarenean, ez duzu kontsumituko mugikorreko zure tarifako daturik. Beraz, ahal duzun guztietan, erabili WiFi sare bat, Interneten inolako mugarik gabe nabigatzeko.
Mugikorra WiFi sare batera nola konektatu jakin nahi baduzu, klikatu hemen.
- Nola erabili dezaket mugikorra modem gisa erabilita
Gogoan izan zerbitzu hori konfiguratua izan behar duzula erabiltzen ari zaren terminalean.
Konfiguratzeko modua kontsultatu daiteke webgune honetako INTERNET aukeran, mugikorra/zerbitzuak atalean.
Zenbaki jakin batzuekin gertatzen bazaizu edo egin beharreko proba guztiak egin ondoren ez badu funtzionatzen, matxuretarako zerbitzura deitzea komeni da (1718). - Zer egin behar dut Euskaltelen Zuntz Optikoa izateko?
Euskaltelera etortzeko, zure etxean zer produktu izan nahi dituzun hautatu, eta Euskaltelen saltoki baten bidez, webgunean edo bezeroarentzako doako arreta-telefonora deituta (1717) kontratatu besterik ez duzu egin behar.