Partikularrak

Enpresa Handiak

Nola interpreta dezaket faktura behar bezala?

Ohiko faktura bost bloke nagusitan banatzen da:
  1. Fakturaren identifikazioa:
faktura-zenbakia (kode alfanumerikoz osatua) eta Emisio-data (fakturatutako periodoaren hurrengo hilaren 3ari dagokiona). Adibidez: 2009-04-03an emititu zen faktura 2009-03-01tik 2009-03-31ra bitarteko fakturazio-periodoari dagokio.
Bezeroaren datuak: izena, bi abizen, NAN-zenbakia eta helbidea. Helbideari dagokionez, ohiko helbidea (helbide fiskala) eta faktura bidaltzeko helbidea jaso dira.
  1. Fakturatutako zerbitzuen laburpena eremuan kontzeptu hauek agertzen dira:
:
  • Alta-kuotak eta deskontuak.
  • Hileko kuotak eta kontsumoak.
  • Kuotaren zenbateko gordina zero bada, zerbitzuen xehetasunetan zehazten da; ez, ordea, laburpenean. Kasu horietan, hileko kuotak eta kontsumoak bakarrik zehaztuko dira laburpenean.
  • Honako erregularizazio hauek zehaztu behar dira:
  • BEZik gabeko zerbitzua aldi baterako eteteagatiko konpentsazioak.
  • Erregularizazioa uneko fakturan.
  • Fakturatzeke dagoen kontsumoa
  • BEZaren zerga-oinarriak:
  • BEZaren % 21 hileko kuotentzat eta kontsumoentzat
  • BEZik gabeko oinarria (zerbitzua eteteagatiko konpentsazio automatikoak)
  • Telefono finkoaren kontsumoaren historia: bezeroaren azken sei hilabeteetako fakturazioaren grafiko konparatiboa.
  1. Bankuko helbideratze-datuak eremuan, honako datu hauek agertu behar dira:
  • Kontuaren titularra.
  • Bezeroak faktura helbideratuta duen banku-sukurtsalaren izena eta helbidea.
  • Kontu-zenbakia: segurtasunagatik, azken lau digituen lekuan izartxoak agertzen dira. Gogoan izan fakturari, datu pertsonalei edo kontratatutako produktuei buruzko edozein kontsulta egitean segurtasuna bermatzeko, bankuko kontuaren azken 10 digituak adieraztea eskatuko dizugula.
  • Faktura kobratuko den data.
  1. Fakturaturiko zerbitzuen zerrenda eremuan
, kontratatutako produktu guztiak agertzen dira, “produktu-kategoriatan” sailkatuta.
"Kategoriak" agertzen diren hurrenkera "Zerbitzu fakturatuenen laburpena" atalaren hurrenkera bera da. Kontzeptu orokorrak deskribatzen dituen barran, zerbitzu jakin batengatik fakturatu beharreko zenbateko osoa adierazten da, eta zerbitzu hori osatzen duten azpiataletan zehaztutako kontzeptu guztien batuketa egiten da.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri