Partikularrak

Enpresa Handiak

Internet zerbitzua kontratatzeko prozesua

Interneteko abiadura erreala da?
 Jakina, kontratatutako abiadura erreala da.     
Zer abiadura dut kargatzeko eta deskargatzeko?
 Deskargatzeko dugun abiadura fakturan, bezeroaren gunean edo Euskaltelen mugikorretako aplikazioan kontsultatu dezakegu. Igotzeko abiadura zein den jakiteko, ariketa hau egin behar dugu: deskargatzeko kontratatutako abiadura zati 10, eta hori da igotzeko dugun abiadura, megatan. Adibidez: 250 megako banda zabaleko zerbitzua kontratatua baldin badugu, deskargatzeko gure abiadura 250 mega da, eta igotzekoa 25 mega.     
Abiadura-testa
Bakoitzaren abiadura egiaztatzeko, abiadura-testa egin daiteke. Konektatu ekipo bakar bat sareko kable bakoitzeko, itxi Internet erabiltzen duten aplikazio guztiak, sakatu "Hasi proba", eta egiaztatu emaitza:
Mugikor eta tabletetatik ere egin daiteke abiadura-proba bat. Horretarako, deskargatu Speedtest aplikazioa, eta aukeratu "Derio-Euskaltel" abiadura-proben zerbitzaria, konfigurazio-pantailan sartu eta aukeratu "Aldatu zerbitzaria". Zuntz Optikoa vs ADSLa Zuntz Optikoak argia darabil transmisio-bide gisa; ADSLaren kasuan, berriz, bultzada elektrikoak erabiltzen dituen ohiko kobre-pareak erabiltzen dira. Komunikazioetako transmisio-bide berri nagusia da, gaur egun, eskaintzen dituen abantaila garrantzitsuei esker:
Informazioa transmititzeko gaitasun eta abiadura askoz handiagoa. Azpiegitura bakar batekin zerbitzu anitzeko sare bat eratu dezake ahotsa, Internet, telebista eta beste, eta prestatuta dago gaur egun informazioaren gizarteak gehien eskatzen dituen zerbitzu interaktiboak emateko; batez ere, telebistaren arloan.
Kalitate hobea: Zuntz bidez garraiatutako seinaleak askoz kalitate handiagoa ere badu; izan ere, goi-tentsioko lineek edo irrati emisorek kobre parean (ADSL) sortzen dituzten interferentzia elektrikoek ez diote eragiten.
Segurtasun handiagoa: Zuntz optikoak kobrezko kableak ordezkatu ditu eta horrek segurtasun handiagoa ematen die komunikazioei, garraiatutako seinalea askoz errazagoa baita antzematen eta gelditzen, eta hori funtsezkoa da telebista bidezko erosketa eta banku zerbitzuetan pribatutasuna gordetzeko.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri