
Adimen Artifiziala - Administrazio Publikoak
Administrazio publikoak digitalizatzeko beste urrats bat egiteko aukera ematen du AAk. Horretarako, eskura duen datu-bolumena murriztu dezake, eta hori lagungarria da erabakiak hartzeko prozesuetan. Administrazioek datu-kantitate ikaragarriak dituzte eskura, eta, horregatik, teknologia digitalak eta datuak erabiltzea aukera ezin hobea da negozio-ereduak eta herritarrekiko harremana birdiseinatzeko.
Aplikazio asko ditu AAk administrazio publikoan

Zerbitzu publikoak
Zerbitzu publikoak kudeatzeko erabil daiteke —hala nola ura eta hondakinak— eta mantentze-lan prediktiboak planifikatzeko. Hartara, larrialdiko konponketak saihestuko dira, eta gainkostuak eta ustekabeko zerbitzu-eteteak eragotzi.

Bide publikoak
Bide publikoetan, modelo prediktibo horiek errepideen, seinaleen eta zerbitzuen mantentze-lanak egiteko ere erabiltzen dira.

Herritarrentzako telefono bidezko arreta
Denbora errealeko ahots-azterketa bat programatuta, telefono-deietan itxarote-denbora murriztea bermatzen du, baita horri lotutako kostuak doitzea ere.

Administrazioen artean
Administrazioen arteko izapide burokratikoak arintzen dira. Izan ere, lanak automatizatzen dira, fakturen, inprimakien eta era guztietako dokumentuen ezagutze adimendunaren bidez.
euskaltel abantailak
Zertarako behar dute adimen artifiziala administrazio publikoek?
Aipatu ditugun onura guztiez gain, beste asko ere badaude, hala nola: