Zer da gertakari bat?
Hona zer den gertakari bat:
- sentsore bateko edozein egoera-aldaketa: adibidez, ate bat irekitzea edo gela batean mugimendua detektatzea.
- erregela baten bidez programatutako oharrak; adibidez, umeen telebista behar ez den orduren batean pizten bada, abisua pasatzea.
- sistemak bere baitan detektatzen duen edozein arazo. Adibidez, sentsoreren batera konexioa galdu dela edo sentsore baten bateria-maila baxua dela.
Zer gertakari-mota kontrolatzen ditu Euskaltel Lifek?
"Ate bat ireki da", "Mugimendurik eza, ordubetez, areto batean", "Entxufe bat itzali da", "Igo egin da giro-tenperatura", etab.
Euskaltel Liferen sentsoreek jakinarazten diote unitate zentralari gertakari horien berri, behar diren neurriak har ditzan, hala badagokio.
Zer da ekintza bat?
Hauek dira Euskaltel Liferen ekintzak:
- Bideo-grabazioak.
- Abisuak.
- Sentsoreen egoera-aldaketak (entxufe bat itzaltzea edo piztea).
Gertakariek jartzen dituzte martxak ekintzak.
Zer abisu-mota daude?
Bi abisu-mota ditu Euskaltel Lifek:
- Posta elektroniko bidezko abisua.
- Aplikazio bidezko abisua.
Zer dira "moduak"?
Modua: etxearen egoeraren adierazle bat, han bizi direnekiko (etxean nago, ez nago etxean, gaua da...). Abisuak zer ordutan bidaltzea nahi duzun adierazteko modu erraz bat da, edo erregela jakin batzuk martxan jartzekoa. Adibidez, atea 22:00ak eta 8:00ak bitartean irekitzen bada zuri abisatzeko esan beharrean, "gaua moduan" abisatzeko jar dezakezu. Aldez aurretik, zuretzat gaueko orduak zein diren adierazi behar diozu.
Eskuz hauta ditzakezu modu hauek: Etxean, Etxetik kanpora eta Gaua, Euskaltel Liferen aplikaziotik eta webgunetik, eta programatu ere egin ditzakezu, etxetik irteten zaren edo iluntzen duen bakoitzean modua aldatzen ez jarduteko.
Nola zehaztu dezaket Euskaltel Lifek egon behar duen modua?
Une bakoitzean zer modutan zauden adierazteko, life.euskaltel.com-en edo aplikazioan hautatu behar duzu aukera, eskuzkoa edo programatua.
Eskuzko aukera markatuta, dagokion bakoitzean jakinarazi behar diozu Euskaltel Liferi gaua den, etxetik irten behar duzun edo etxera iritsi zaren.
Programatutako aukera markatuta, berriz, aste osorako ordutegia konfigura dezakezu, Euskaltel Lifek jakin dezan noiz den gaua eta noiz zauden etxean. Hartara, ez daukazu zertan kezkatu.
Informazio gehiago, webgunearen eta aplikazioaren erabiltzailearentzako eskuliburuan.
Zer da erregela bat?
Sentsoreen modu, ordutegi, ekintza eta gertakarien konbinazio bat, zeinaren bidez Euskaltel Lifek abisu bat bidaltzen dizun, edo erabaki bat hartzen, zure etxean edo negozioan zerbait gertatzen baldin bada.
Erregela-adibideak:
"Grabatu bideo bat eta bidali niri atea zabaltzen eta modua 'etxetik kanpora' bada".
"Bidal iezadazu abisu bat ate nagusia hiru minutu baino gehiago geratzen bada zabalik".
"Itzali lanpara 10:30ean".
Erregelak dira Euskaltel Liferen funtzionalitaterik ahaltsuenetako bat, zure etxea kontrolatzeko eta automatizatzeko aukera ematen baitizute.
Aurrez zehaztutako zenbait erregela ditu Euskaltel Lifek, eta etengabe berrikusten ditu, bai eta haien kopurua handitzen ere.
Prestatu al ditzaket nire erregela propioak?
Bai, gehiena interesatzen zaizkizun erregelak konfigura ditzakezu, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko Euskaltel Liferi.
Nola prestatu ditzaket Euskaltel Liferen erregelak?
"Erregela sortu" eta "Erregela gehitu" botoiak sakatuta, nahi dituzun erregelak sor ditzakezu,life.euskaltel.com-etik edo aplikaziotik.
Hautatu zure beharretara ongien egokitzen dena, eta konfiguratu.
Informazio gehiago, webgunearen eta aplikazioaren erabiltzailearentzako eskuliburuan.