Euskaltelen deskodetzaile interaktiboarekin. Sakatu giltza ingelesaren botoia urrutiko agintean, eta mezu bat aterako da ezkerrean. Hautatu izar batekin markatuta dagoen gogokoen aukera, eta sakatu OK. Ezkerrean, kanalen zerrenda osoa agertuko da, eta, eskuinean, lauki bat. Lauki horretan, zure kanal gogokoen zerrendan jaso nahi dituzun kanalak gehituko dituzu. Gogokoen zerrenda memorian gordetzeko, sakatu Irten botoia. Ohar bat agertuko da, eta ea gogokoen zerrenda gorde nahi dugun galdetuko digu. Konfigurazio hori gordeta gelditzeko, hautatu BAI. Deskodetzailea erabiltzen ari garela, kanal gogokoak bakarrik ikusteko aukera aktiba dezakegu OK botoia sakatuz, eta, ondoren, botoi horia sakatuz. Gero, kanal gogokoen zerrenda aktibatu nahi dugula berretsiko dugu. Kanalen zerrenda osoa ikusteko berriz, pauso horiek berak errepika ditzakegu edo, bestela, deskodetzailea korronte-hargunetik atera eta berriro konektatu.