EuskaltelEuskaltel

Honor 70 Lite: 5G terminal baten abiadura eta errendimendua

Honor70 Lite terminala punta-puntakoa da, 5G teknologiarekin baitator.

Izan ere, Qualcomm Snapdragon 480 Plus 5G prozesadoreak abiadura eta errendimendu handiagoa esan nahi du. Horri esker, gai da 1 GB 10 segundoan deskargatzeko.

Gainera, HONOR RAM Turbo teknologiak 4 GB + 3 GB efektua lortzen du, eta arintasun handiagoa ematen dio horrek.

Bestalde, deiak jasotzeko/egiteko egoera duala duten bi 5G txartel ditu Honor 70 Litek.

Kamera hirukoitz dotore-dotorea

Argazkiak egitea gogoko baduzu, ikusiko duzu kamera hirukoitzeko sistema probatzen duzunean! 50 Mp-eko kamera nagusi ultrargia, 2 Mp-eko kamera makro batekin eta 2 Mp-eko sakonera-kamera batekin.

Zure sormen-lanak ezin hobeak izan daitezen, beste aukera batzuk ere badituzu, hala nola bi ikuspegiko bideoa edo AAren bidez erretratuak edertzeko aukera.

Bideo bat egin baduzu, jakin ezazu audioa dela terminal honen beste ezaugarri berezietako bat, bi mikrofono eta zarata indargabetzeko teknologia baititu.

Biltegiratzeko ahalmen handiagoa

Argazkiak eta bideoak egitera animatu, eta orain non jaso izango ez duzun beldur?

Lasai, arazorik ez. Honor 70 Lite terminalak 128 GB ditu nahi duzun guztia biltegiratzeko. Ideia bat izan dezazun: 27.000 argazki baino gehiago eta 11.000 abesti baino gehiago sartzen dira.

5000 mAh-ko bateria

Bateriaren iraupena ere ez duzu arazo izango.

5.000 mAh-ko ahalmenari eta teknologia adimendunari esker, egun oso bat irauten du.

Eta, amaitzen denerako, berehalako karga azkarra, 22,5 W-eko HONOR SuperCharge kargagailuari esker.

Dotorezia eta sinpletasuna

Nolakoa da Honor 70 Literen diseinua? Bi hitzetan, dotorea eta erakargarria. Forma zuzena eta ertz biribilduak ditu, eta, gainera, degradatu-efektua hartzen dute terminalaren koloreek.

Aparteko kalitateko pantaila

Punta-puntako eta estilo handiko 6,5 hazbeteko pantaila du, FullWiew teknologiaduna, eta zenbait detaile ikusgarri ere bai; esate baterako eBook modua.

Eta, albo batean, hatz-markak ezagutzekoa. Hori duzu telefonoa segurtasun osoz desblokeatzeko modurik erosoena.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.