EuskaltelEuskaltel

Honor 90 Lite, arina bezain trebea

Batera eta bestera eramateko erraza, eta eguneroko bizimodu zoroan behar dituzun prestazio guzti-guztiekin. Horrelakoa da Honor 90 Lite terminala.

MagicOS 7.1 sistema eragilea eta Android 13 teknologia oinarri ezin hobea dira terminal azkar eta erabilera ugariko bat izateko.

Gainera, 5G teknologiari esker, are azkarragoa eta arinagoa da.

Pantaila benetan sendoa

Potentzia eta praktikotasuna eskutik doaz Honor 90 Lite terminalean.

Nabarmentzekoa da ertzik gabeko FullView 6,7"-ko pantaila, 90 Hz-eko eguneratze-maiztasuna eta irakurketa modua ere badituena.

Ikuseremu, errealismo eta argitasun handiagoko pantaila handi bikaina, zure begiak babesten dituen ahultze dinamikoko teknologiari esker. Eta gauez telesailak barra-barra ikusten dituen horietakoa bazara, terminalaren pantaila zirkadianoa zure lo-zikloetara egokitzen da, eta hobeto lo egiten laguntzen dizu.

Arintasuna eta autonomia

Estilo handiko telefonoa da Honor 90 Lite. Markak eta hatz-aztarnak saihesteko gainazala eta ertz biribilduak ditu.

Arina eta fin-fina: 748 mm-ko lodiera baino ez, eta 180 gramoko pisua. Baina baita gogor eta iraunkorra ere.

4500 mAh-ko bateriak ere luze irauten du. HONOR-en 35 W-eko SuperChargeri esker, nahikoa duzu ordu-erdi bateriaren %55 kargatzeko.

Kamera eta biltegiratzea

Honor 90 Literen lorpen handienetako bat 100 Mp-eko xehetasun eta argitasun paregabeko kamera da. Nahikoa duzu klik egitea unerik, paisaiarik edo erretraturik gogoangarrienak lortzeko. Nahi adina molda dezakezu argazkia, baita zooma baliatu ere, xehetasunik txikiena ere galdu gabe.

8 GB + 256 GB-ko biltegiratze-ahalmena du, eta HONOR RAM Turbo teknologia adimendunari esker, 13 GB-koaren baliokide da.

Gainera, pantaila eta soinu-banda ugari dauzkazu eskura, zure maisu-lanak sortzeko.

Audio zinematografikoa

Soinuari dagokionez, berriz, Hi-Res ziurtagiri bikoitzak zinema-aretoen pareko audioa bermatzen du.

Eta, gainera, bolumen-aukerari esker, Honor 90 Lite terminala egokia da bideoetarako eta deietarako. Zuri gustatzen zaizun guztia zuk nahi bezala entzun dezazun.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.