EuskaltelEuskaltel

Honor Magic4 Lite 5G, herensuge txiki ahaltsu bat zure zerbitzura

Edozertarako prest egon nahi duzu beti zure Honor Magic 4 Lite 5G-rekin?

Probatu Qualcom Snapdragon 5G prozesadorea, eta ikusiko duzu; errendimendu handiko chipset bat da, oso energia gutxi kontsumitzen duena, dituen prestazio itzel guztiak ahalik eta luzeen aprobetxatzeko. 6 GB-ko RAM memoria efizienteari eta HONOR RAM Turbo teknologiari esker, telefono honek beste maila batera darama multitaskinga, aukera ematen baitu zenbait zeregin batera egiteko batere etenik gabe.

Eta hori guztia 4.800 mAh-ko bateria ahaltsu batekin eta, HONORen adimen artifizialean oinarriturik, energia aurrezteko aukera ematen duen teknologia batekin; horiei biei esker, zure smartphonea prest izango duzu beti, eta nahi adina bateriarekin behar duzun guztirako, zuk topera gozatzeko. Jokatu nahi? Aurrera. Bideoa? Honor Magic 4 Lite 5G smartphonea gai da bideoak jarraian ia 13 orduz erreproduzitzeko.

Eta zure asmoa ez bada bideo bat ikustea grabatzea baizik, smartphone honek 1920x1080 pixeleko HD bereizmeneko bideoak grabatzeko aukera ematen dizu. Dena dela, gailuaren argazki-kamerak dira ikusgarriena, benetan magikoak baitira: 48 MP-eko kamera nagusiaz gainera, atzeko kamera hirukoitzak sakontasun-kamera bat eta makro kamera bat ditu, eta, guztiei esker, 8.000x6.000 pixeleko irudi-bereizmena lortzen du. Gainera, smartphonearen irudi-algoritmo optimizatuari eta istorioak gordetzeko txantiloiei esker, zuk gogoratu nahi dituzun moduan gorde ditzakezu bizitako unerik gogoangarrienak.

Lanerako ahalmen izugarria eta irudi-kalitate paregabea izan arren, ez da ikaragarri handia —166x76x8 milimetro—, eta 200 gramo baino gutxiagoko pisua du. Ondo baino hobeto aprobetxatzen du espazioa, gainera, 6,8 hazbeteko pantaila baitu, 2388x1080 pixeleko bereizmenarekin eta 16,7 milioi koloreko kolore-espazioarekin. Hori dena 120 Hz-eko freskatze-abiadurako pantaila batean, erraz eta arin nabigatzeko.

Ezaugarri horiek guztiak kontuan harturik, beharbada pentsatuko duzu oso poliki kargatuko dela bateria. Ez kezkatu horregatik: 66 W-eko Honor supercharge sistemakordu-erdi bakarrik behar du bateriaren % 81 berreskuratzeko.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.