EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy A34, argazki are hobeak

Mugikorretik gehien axola zaizuna argazkien kalitatea bada, Samsung Galaxy A34 5G interesatuko zaizu. Izan ere, argi gutxi dagoenean ere argazkiak ondo argiztatuta eta garbi ateratzeko funtzioak ditu. Eta horri gehitzen badiozu bateriak bi egun ere irauten duela, aukera ezin hobea da.

Irudi argiagoak Nightographyrekin

Funtzio hori hobetu egin dute Samsungek Galaxy A34 modeloan, irudiaren (OIS) eta bideoaren egonkortze optikoarekin batera. Horri esker, argazkiak ez dira lausotuta gelditzen, batez ere gauez.

Ilunabarrean bideo bat grabatzen baduzu, adibidez, argi gehiago eta emaitza garbiagoa izango dituzu.

Eta beste bi funtzio hauek ere lagunduko dizute zure argazkia hobetzen: Photo Remaster funtzioak bereizmena handitzen eta mugimendua murrizten du; Object Eraser-ek, berriz, atzean agertzea nahi ez duzun elementuak ezabatzen ditu, haien artean itzalak edo agertzea nahi ez duzun isla edo objekturen bat.

Hori guztia egin dezake Samsung Galaxy A34ren atzeko kamera hirukoitzak:

  • 8 MPX-eko kamera nagusia. Irudi-egonkortzaile optikoa, f 1,8 eta autofocus ditu.
  • 8 MPX-eko kamera ultra angeluhandia: 8 MPX. Irekidura: f 2,2 Oso aproposa da paisaietarako eta taldeko argazkietarako.
  • 5 MPX-eko makro kamera. Irekidura: f 2,4.

Eta, selfietarako, 13 MPX-eko eta f 2,2 irekierako aurreko kamera.

Mugikorrean argazki asko gordetzen dituenetakoa al zara? Ez duzu arazorik izango, 128 GB-ko barne-memoria baitu. Gehiago behar izanez gero, kanpoko microSD txartelarekin 1 TB-ra handitu dezakezu edukiera.

Pantaila garbiagoa eta azkarragoa

Batzuetan ez diegu xehetasun teknikoei erreparatzen, ez baititugu ulertzen. Nit-ek, adibidez, pantailak lor dezakeen distiraren berri ematen dute, eta Samsung Galaxy A34 modeloak 1.000 nit ditu. Horri esker, eguzkitan zaudela ere argi eta distiratsu ikusiko duzu pantaila.

Beste xehetasun bat freskatze-maiztasuna da. Zenbat eta handiagoa izan, hobeto, pantaila zer abiaduratan eguneratzen den adierazten baitu. Galaxy A34 120 Hz-ekoa da, altuenetako bat.

Pantaila 6,6 hazbeteko Super AMOLED da, eta hautsa eta ura jasan ditzake (30 minutu gehienez uretan, metro bateko edo gutxiagoko sakoneran).

Bateria ahaltsua eta errendimendua

Bateriaren iraupenak ematen du buruhauste gehien. Inork ez du nahi une desegokian mugikorrik gabe geratu; bada, Samsung Galaxy A34 5G-rekin ez zaizu horrelakorik gertatuko. 5.000 mAh-ko bateria du, eta bi eguneko autonomia emango dizu.

Errendimendua ere handia du, eta, horri esker, ataza batetik bestera pasatu ahal izango zara, jokoetan aritzeko edo bideoak azkar ikusteko. Izan ere, 5Ga, octa-core prozesadorea, 6 GB-ko RAMa eta Bluetooth 13 ditu.

Ez itxaron gehiago, eta estreinatu orain Samsung Galaxy A34 bat.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.