EuskaltelEuskaltel

Xiaomi 13T eta Leica: behar duzun kamera

Xiaomi 13T terminalak beste maila bat egin du gora irudiari dagokionez, Leica kamera bat baitakar. Lente nagusiak, iragazki berriak, ikus-angelu berezi-bereziak eta doitzeko eta pertsonalizatzeko aukera gehiago.

Lente optiko profesionala duen50 MP-eko kamera nagusiak (argi infragorriko iragazki eta guzti) kolore biziagoak ematen ditu eta erreflexuak doitzen ditu.

Gainera, teleobjektibodun kamera bat ere badu, irekiera oso handia eta bokeh efektua eskaintzen dituena, eta 12 MP-eko kamera ultra angeluhandi bat, espazio-sentsazio guztiz berezia sortzeko gai dena.

Eta guztia biribiltzeko, Summicron objektibo bat, errendimenduaren, tamainaren, iraupenaren eta errealismoaren arteko oreka perfektua lortzeaz arduratzen dena.

Argazkiak eta bideoak gorde nahian? 8 edo 12 GB-ko RAM memoria daukazu (modeloaren arabera) + 256 GB-ko barne-memoria.

Pantaila berritzailea: CrystalRes

6,67"-ko CrystalRes pantaila berritzaileari ez dio eragiten eguzkiaren argiak, eta esperientzia sortzaile hobea eskaintzen du.

Zer esan nahi dugun uler dezazun: Xiaomi 13T terminalaren pantaila ultra dinamikoaren teknologiak pantaila tradizionalek baino bost aldiz gehiago areagotu dezake distira, eta zehaztasun osoz identifikatzen ditu HDR eremuak.

Gainera, maila anitzeko eguneratze-tasari esker, modu adimentsuan egokitzen da fotograma-abiadurarik egokienera.

Errendimendu handiagoa, egonkortasun handiagoa

MIUI 14 sistema eragileak (Android 13 du oinarri) eta integrazio-maila oso handiko 4 nm-ko MediaTek Dimensity 8200-Ultra prozesadoreak errendimendu sendoa, bateria-kontsumo optimoa eta tenperatura-aldaketei aurre egiteko erantzun egonkorra eskaintzen dute.

Arintasun eta abiadura bermatua, bai whatsappak idazten ari bazara, bai bideoak ikusten, jokatzen edo nabigatzen ari bazara.

Eta bateria agortzen denean, 67 W-eko turbo karga, 5.000 mAh-ko bateria ziztu bizian kargatzeko: 42 minutu baino ez ditu behar!

Diseinu ekologikoa eta sendoa

Nolakoa da kanpotik Xiaomi 13T telefonoa?

Pantaila angeluzuzena, testura metaliko leun eta distiratsua, eta ukitu fin-fina.

Zorro transpiragarriko terminal sendoa, urari eta hautsari aurre egiteko ahalmen handikoa.

Eta detaile polit bat: Xiaomi BioComfort lehen larru beganoa.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.