EuskaltelEuskaltel

Xiaomi Mi Electric Scooter 3 patinetea: 30 kilometroko autonomia

Hona etorri bazara, patinete elektriko baten bila zabiltzalako eta modeloak konparatzen ari zarelako izango da, gehien komeni zaizuna erosteko, ezta? Xiaomi Mi Electric Scooter 3 patinetea aukera egokia duzu: 30 kilometroko autonomia du, 25 km/h-ko abiadura hartzen du, eta arina da.

Zure hurrengo patinetea erostean kontuan hartu behar dituzunak azalduko dizkizugu orain.

Potentzia eta abiadura

Xiaomi Mi Electric Scooter 3 patineteak oso errendimendu ona du aldapetan. 600 W-eko potentzia handiko motorrak eta % 16ko igoera-ahalmenak aldapak igotzen laguntzen dute. Egin proba Artxandan, eta esaguzu.

Lor ezazu 25 km/h-ko abiadura maximoa, eta moldatu gero zure beharren arabera: oinezko moduan, 5 km/h-ko muga du, modu estandarrean, 20 km/h-koa eta kirol moduan, 25 km/h-koa. Modu batetik bestera aldatzeko, nahikoa da pizteko botoia bitan sakatzea. Erosoago eta arreta-arazo gutxiago.

30 kilometroko autonomia

Bateria guztiz beteta dagoenean, 30 kilometrorainoko distantzia egin dezakezu. Beraz, nahikoa eta sobera izango duzu egunero lanera joateko. Bateria-maila % 30etik behera dagoenean, modu etenera pasatzen da Mi Electric Scooter 3 patinetea. Hori bera egiten du orobat 10 egunez entxufatzen ez baduzu. Horrela, bateriak gehiago irautea lortzen da.

Bateria berriz % 100ean izateko, 5 ordu eta erdi inguru beharko dituzu.

Segurtasuna eta arintasuna

Arina bada ere —13 kg inguru—, horrek ez du esan nahi segurua ez denik. Txasisa erresistentzia handiko aluminio aeroespazialekoa da, eta gurpil pneumatikoak, erosoagoak izateaz gainera, oso erraz garbitzen den lohi-babes bigun batek babesten ditu.

Hiru argi-puntu ditu segurtasun-maila handiagoa izateko: LED argi bat atzean, islagailu bat aurrean, eta beste bi argi-puntu alboetan.

Bereziki nabarmentzekoa da balazta-sistema, lasaitasun osoz gidatu dezazun. Hori lortzeko, bi pastillako disko-balazta dauka Xiaomik.

Gordetzeko, berriz, nahikoa da hiru urrats errazetan tolestea. Batere arazorik ez horrela.

Zer? Erabaki duzu? Erabaki ezin hobea.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.