Pro Moduloa

Zure negoziorako Euskaltelen zerbitzurik osoena

Zer zerbitzu ditu Pro moduluak?

Aditu digitala

Aditu digital bat izango duzu beti eskura, beharra suertatuz gero.

Informatikari bat eskura izatea bezalakoa da. Zure sarearen edo ekipo informatikoen, smartphoneen eta tableten ohiko erabilerarekin zerikusia duen edozein gorabehera denbora errealean konpontzeko aukera ematen dizu, etxetik edo bulegotik mugitu beharrik gabe.

Lasaitasuna eta segurtasuna zure negoziorako

Segurtasuna

Pro moduluan, produktibitateari laguntzen dioten eta lasaitasun handiena ematen duten zerbitzuak daude.

Profesionalen laguntza

Aditu digital batek zure zalantzekin lagunduko dizu, asteko zazpi egunetan, 24 orduz.

Erraztasuna

Zeuk aukeratu. Euskaltelek soluzioak jartzen dizkizu eskura, negozioko lanak errazteko.

Lasaitasuna

Ekipoak babestuak izango dituzu, eta zure fitxategien segurtasun-kopia bat izango duzu.

Zure negozioa beti martxan egoteko pentsatutako zerbitzuak

Zure negozioa, zu bezala, inoiz ez dago geldirik. Horregatik, garrantzitsua da beti martxan egoteko, deiak ez galtzeko eta ezusteko baten aurrean beti bezala jarraituko duela bermatzeko tresnak edo soluzioak izatea.

Laguntza teknikoa, informatikari batekin

Tú te desvives por tus clientes, con lo que es justo que recibas un servicio de calidad. En el servicio Multisede cuentas con fibra con 300 megas de velocidad simétricos. Es decir, tienes la misma velocidad de descarga que de subida. Con lo que serás mucho más productivo y tendrás un mejor servicio cuando necesites enviar archivos o te reúnas por videoconferencia.

Añade móviles con llamadas ilimitadas

Zure negozioak laguntza teknikoa du 24 orduz, asteko 7 egunetan, Internetekin eta wifi-sarbidearekin lotutako edozein gorabehera konpontzeko.

Gainera, zure gailuetako eta aplikazioetako arazoak konpontzeaz arduratuko gara: —puntu ahulak, instalazioa edo konfigurazioa...—, eta, behar izanez gero, zure instalazioetara ere joango da.

Fitxategi garrantzitsuenen segurtasun-kopia

Imajinatu ordenagailua hondatzen zaizula eta ezin zarela zure faktura edo eskaeretara sartu. Informazio horren kopia bat eskaintzen dizugu guk. Internet bidez egiten dugu, modu erabat seguruan: datuak zifratuta mugitzen eta artxibatzen dira, eta segurtasun-kopia egin duen pertsonak bakarrik izan dezake datu horietarako irispidea.

Informazioa berreskuratu behar baduzu, edozein gailu eta tokitatik izango duzu kopiatutako datuetarako irispidea.

Ekipo seguruak

Negozioekin lotuta, beldur ohikoenetako bat dugu gure ekipoei eraso egitea. Euskaltelek PRO zibersegurtasun-zerbitzua eskaintzen dizu. Hauek hartzen ditu barnean:

  • Ahulguneak aztertzeko zerbitzua: hobekuntzak zein arlotan egin behar diren zehazten du, eta ahulgune horiei aurre egiteko gomendioak ematen ditu.


  • Webguneen ziberarriskua: erakundeen web-inguruneetako segurtasun-hutsuneak identifikatzen ditu; hain zuzen, horiek balia ditzakete erasotzaileek sistemetara eta datuetara sartzeko.


  • Babes-softwarea: antibirus- eta antiransomware-softwarearen bi lizentzia instalatu eta konfiguratzea barne hartzen du, negozioko ekipoen eta azpiegituraren tokiko segurtasuna bermatzeko.

Zure negozioa beti martxan egoteko pentsatutako zerbitzuak

Ohiko galderak

Hauei buruzko zalantzak ditut:
Dena ikusi