BARNE
Webgunearen bidez kontrata dezaket?
Jakina! Azkarragoa da, eta prezio onena bermatzen dizugu. Erabili gure orgatxoa edo utzi zure telefono-zenbakia eta ahal bezain laster deituko dizugu, zuretzako zerbitzu onenak aukeratzen laguntzeko.
Zenbat denbora behar da zuntz optikoa instalatzeko?
Zenbaki berria eskatu badiguzu, 5 bat egunetan egiten da instalazioa, kontratua sinatzen duzun egunetik hasita; zure uneko zenbaki finkoa gorde nahi baduzu, berriz, 14 bat egun beharko dira gehienez.
Instalazioa doakoa da?
Guztiz eta erabat doakoa. Instalazioak, Interneteko bideratzaileak, telebistaren deskodetzaileak eta SIMak edo mugikorrak bidaltzeak ez du inolako kosturik zuretzat. Hori bai, gurekin denbora batean egoteko konpromisoa hartzea behar dugu, guk ere opari hori eginez zurekiko konpromisoa hartzen dugun bezalaxe.
Benetan ibiliko da hobeto etxeko wifia?
Wifiari dagokionez ez dago irtenbide perfekturik, gauzak argi. Gure konpromisoa da ahalik eta wifi onena izan dezazula. Horretarako, gure teknikariek zure etxea aztertuko dute, eta instalazio pertsonalizatua egingo dizute. 5G bideratzaile bat erabiliko dugu, bi wifi-sare dituena, teknologiarik onena izan dezazun. Gainera, zure etxea oso handia bada, irtenbideak proposatuko dizkizugu wifia bazter guztietara irits dadin. Zurekin hitz egingo dugu, noski, erabaki guztiak zeuk har ditzazun. Zure etxea da eta zure wifia da :)
Nire zanbaki finkoa eta mugikorra gorde ditzaket?
Jakina, hala nahi baduzu, egin daiteke. Prozesu horri "eramangarritasuna" deitzen zaio. Eska iezaguzu, eta gu arduratuko gara guztiaz. Ez duzu zure lehengo operadorearekin hitz egin beharko, guk egingo dugu guztia zure ordez.
Zenbat denbora itxaron behar dut nire telefono-zenbakiak Euskaltelen izateko? (eramangarritasuna)
Mugikorreko tarifa bat kontratatzen duzunean, SIM berria bidaliko dizugu etxera. SIMa jaso eta 48 orduren barruan aktibatua izango duzu zenbakia. Ez kezkatu ezertaz, guk jakinaraziko dizugu SMS bidez zenbakia zehazki zer egunetan has zaitezkeen erabiltzen. Finkoan. Kasu honetan, 24 eta 48 ordu bitartean bakarrik itxaron beharko duzu telefono finkoa instalatzen dizugunetik. Ez duzu ezer egin behar, gu arduratuko gara izapide guztiez. Horrez gain, SMS baten bidez berretsiko dizugu zure telefono-zenbakia erabiltzen has zaitezkeela.
Roaming zerbitzuei buruzko informazioa
Esteka honetan, Larrialdi Zerbitzuei, Alerta Publikoko Zerbitzuei (PWS) eta zenbaki bereziak identifikatzeko kodeei (Balio Erantsiko Zerbitzuak) buruzko informazioa aurkituko duzu, Europako herrialdeen arabera sailkatuta: Sartu hemen.