Skip to main content

Bai polizak merkaturatzeaz edo harpidetzeaz arduratzen bada, bai ezbeharrak kudeatzeaz arduratzen bada, bai aseguru pertsonalen, komertzialen edo istripu-aseguruen merkatuan jarduten badu, adimen artifiziala eta ikaskuntza automatikoa erabiltzeak erakundearen funtzio ia guztiak arinago eta eraginkortasun handiagoz egiteadakar.

Aseguru-etxeentzat abantaila asko ditu adimen artifizialak

Prezioak zehaztasunez finkatzen laguntzen du

Prezioak zehaztasunez finkatzen laguntzen du

Adimen artifizialeko algoritmoek onura garrantzitsuak dituzte, hala nola galera-koefizientea murriztea, ratio konbinatua hobetzea, atxikipen-mailak igotzea eta erosketa-kostuak murriztea. Prezio zehatzak eta berariazkoak eskaintzen ditu arrisku bakoitzerako, eta, hala, bezeroak modu desegokian hautatzeko arriskua murrizten du.

Auzi-arriskua murrizten du

Auzi-arriskua murrizten du

Zenbait aseguru-etxek dagoeneko erabiltzen dituzte adimen artifizialeko ereduak langileen konpentsazio-erreklamazio bat auzitegietara heltzeko zer probabilitate dagoen aurreikusteko.

Kasu horietan, auzi-probabilitateagatik puntuazio altua lortzen duten erreklamazioak mota horretako erreklamazioetako adituei bidaltzen zaizkie, akordio goiztiarra eta erakargarria lor dezaten eta, ondorioz, aurreztea ere bai.

Iruzurrak atzematen laguntzen du

Iruzurrak atzematen laguntzen du

Iruzurrak detektatzeko sistemen zehaztasuna handitzeko eta kostuak nabarmen aurrezteko aukera ematen du. Gainbegiratutako eredu bat arduratzen da erreklamazio berri batek iruzurra izateko zer probabilitate duen hautemateaz, iraganean atzemandako eta etiketatutako iruzurren arabera; irregulartasunak atzemateko eredu batek, berriz, eredu susmagarri berriak hautematen ditu, lehenago etiketatu gabeko iruzur-mota berri baten adierazgarri izan daitezkeenak.

Murriztu egiten du bezeroen errotazio-tasa

Murriztu egiten du bezeroen errotazio-tasa

Aseguru-etxeek dirua galtzen duzue bezero onek polizak berritzen ez dituztenean. Berritze-prezioen sisteman bezero-mugimenduaren arriskua sartzeak nabarmen gutxitu ditzake ezeztapenak eta ez-berritzeak, eta, hala, ezbeharren mailak hobetu eta kostu aldakorrak murriztu.

Subrogazioak aprobetxatzeko aukera ematen du

Subrogazioak aprobetxatzeko aukera ematen du

Subrogazio-aukerak oso eragiketa errentagarriak izan daitezke, baina, horretarako, azkar identifikatu eta jardun behar da. Europako zenbait aseguru-etxek dagoeneko identifikatu dituzte subrogazio bidez berreskuratzeko aukera handia duten erreklamazioak: subrogazio-helburu desberdinak dituzten ezbeharren zerrenda automatizatuak jasotzen dituzte, eta, horri esker, subrogazio-tasa eta urteko errekuperazioak handitu ditzakete.

logo BAI Analytics

Gure BAI Analytics taldeak lagunduko dizu martxan jartzen

Zure aseguru-etxean adimen artifizialeko zerbitzuak ezartzen lagunduko dizu Euskaltelek, zure erakundea handia nahiz txikia izan, eta datuen heldutasun-maila handia nahiz txikia izan.

Pixkanaka, beren jakintzaz eta beren funtzioetan eta negozio-lerroetan integratutako datuez baliatzen ikasten dute aseguru-etxeek, eta, adimen artifiziala erabiliz, produktuetarako, kanaletarako eta bezero-esperientzietarako estrategiak garatzera iristen dira, benetako aditu bihurtzeraino.

euskaltel kontaktua

Jarri harremanetan gurekin

Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Sartutako zenbakia ez da egokia

Eremu hau nahitaezkoa da

The entered email is not valid

Zure mezua ondo bidali da.
Zure mezua ezin izan da bidali. Saiatu zaitez geroago, mesedez.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu behar duzu.