
1,5 Gbps ere bai, bideoak bereizmen handiz ikusteko edo musika kalitaterik handienean entzuteko.

Gure sareak 20 aldiz energia gutxiago kontsumitzen du, eta bateria gutxiago eskatzen dio zure telefonoari.

5G+ teknologiari eta zenbait maiztasun hedatu izanari esker.

Prestaturik dago onlineko jokoetarako eta etorkizuneko zerbitzuetarako, hala nola errealitate birtualerako edo auto autonomoetarako.

Gure 5G+ sareak segurtasun-mekanismo aurreratuagoak ditu.

Ziurtatu baduzula 5G+ estaldura mugikorrean, eta aktibatu abantaila guztiez gozatzeko.
Gozatu zure hodei-zerbitzuez bulegoan bazina bezala, eta aprobetxatu gure ofimatikako aplikazioak, fitxategiak kargatzeko eta deskargatzeko erraztasunak, bideokonferentziak...
Aritu lasai telelanean. Komunikatu denbora errealean, noiznahi eta nonahi.
Hobekuntza teknologikoak zure negozioari aplikaturik, 4.0 industria, errealitate birtuala saltokietarako. Aprobetxa itzazu.
Gure bezeroek egiaztatua! Mugikorrerako gure estaldura Espainiako biztanleen % 99ri iristen zaio jada. Gozatu gure mugikorrerako 5G+ estalduraren kalitateaz. Mugikorrerako gure estaldura-sarea behar duzun lekuetan zabaltzen jarraitzea da gure konpromisoa.
Gure estaldura-maparen bidez, gainera, mugikorrerako estaldura-sarearen kalitatea adierazten dizugu (5G+, 5G, 4G, 4G+, 3G edo 2G estaldura). Gure bezeroen konexio errealetatik abiatuta lortzen dugu mapa hori.
Gainera, lanean jarraitzen dugu esperientzia hobea izan dezazun gure sarearekin, hark lotzen baitzaitu gehien axola zaizunarekin. Horregatik, estatu osoan mugikorrerako estaldura indartzeko plan bat abiarazi dugu. Gure estaldura nazional interaktiboaren mapan islatuko dira plan horren neurriak.

5G erabiltzen dugu eskualdean digitalizazioa bultzatzeko

Erabilera kasuak, 5Garen gaitasunen erakusgarri
5Gk “bosgarren belaunaldia” esan nahi du. Mugikorrerako sareen azken teknologia da, azkarragoa eta jasangarriagoa, eta eraldatu egingo du gure bizitzeko, lan egiteko eta dibertitzeko modua.
5G+ edo 5G standalone 5G teknologiaren bilakaera da. Are erantzun azkarragoa eskaintzen du, eta etorkizuneko denbora errealeko zerbitzuetarako prestatzen du sarea. Horretaz gainera, estaldura hobea dauka barrualdeetan, baita bateriaren kudeaketa efizienteagoa eta segurtasun handiagoa ere.
Espainian 5G+ sare bat abiarazi duen operadore bakarra, 5Garen abantailak ahalik eta gehien aprobetxatzen dituena.
Zerbitzu edo aplikazio batek erabiltzaile edo gailu baten eskaerari sarean emandako erantzun-denbora (atzerapena edo lag ere esaten zaio).
5G+ sareak nabarmen murrizten du parametro hori, eta, horri esker, hobetu egiten da errealitate birtualean eta areagotuan oinarritutako aplikazioen esperientzia. Era berean, aukeraz beteriko mundu bat zabaltzen du cloud gamingean (hodeiko jokoak, kontsola beharrik ez dutenak).
Laster, 5G sarearen latentzia 10 milisegundotik behera murriztuko da, eta, horri esker, zerbitzu gehiago eskaini ahal izango dira, hala nola auto autonomoa, urrutiko kirurgia eta abar.
Mugikor bateragarri bat behar duzu, ez besterik. Gaur egungo telefono gehienak bateragarriak dira 5Garekin, eta horietako batzuek 5G+ hobekuntzak aprobetxatzeko aukera ere ematen dute. Terminal bakoitzaren ezaugarrietan (esteka) egiaztatu dezakezu gure terminal-dendan dauzkagun modeloen bateragarritasuna.
Ez da beharrezkoa SIM txartela aldatzea, egungo 4G SIMek balio dute. 3G SIM zahar bat baduzu, gure dendetako batera joan eta SIM berri bat emango dizute.
Lanean jarraitzen dugu 5G sarea gero eta udalerri gehiagotara eramateko.
Kontsultatu gure estaldura-mapa, zure eremuak 5G estaldura baduen jakiteko.
4Garekin gertatzen den bezala, kontratatuta daukazun tarifa zure beharretara egokitzen bada, ez duzu zertan gelditu daturik gabe.
Gogoan izan: fitxategi edo aplikazio bera 4Gan eta 5Gan deskargatzeak datu-kantitate bera behar du, baina abiadura askoz bizkorragoa da 5Gan.
Lanean ari gara atzerrian 5G/5G+ sareekin roaminga eskaintzeko.
Bien bitartean, roaminga 4G sarean eskainiko da.
Kontratatzea nahi duzu?
Aholkua doan
Astelehenetik igandera 9-22h.
Deitu iezaguzu
900 825 470
Deituko dizugu
Oraintxe eskatu zure deia
Komunikazio irtenbideak
Soluzio digitalak
Euskaltel Enpresei buruz
Jarri harremanetan gurekin