Skip to main content

Negozio txikiek askotariko arazoak dituzte, eta adimen artifizialaren aldeko apustua egin dutenek irabazi handiagoak lortu dituzte. Izan ere, hari esker, erabaki subjektibo gutxiago hartzen dira, eta negozioak kudeatzeko modua ez da proba- eta errakuntza-metodoan oinarritzen.

Nola lagundu diezaioke adimen artifizialak zure negozioari?

Erosketa egiteko bidea

Erosketa egiteko bidea

Webgunea eta web-orri mugikorrak ahalik eta hobekien diseinatzeko aukera ematen du, hasierako orritik ordainketa egiteko orrira ahalik eta lotura gehien egiteko moduan. Datuei esker, jakin dezakegu zenbateko probabilitatea dagoen hurrengo orrira pasatzeko, zer aldaketa egin behar ditugun nabigazioa hobetzeko, eta nola hobetu ditzakegun bezeroaren gogobetetze-maila eta erabiltzaile-esperientzia. Horretaz gain, datuei esker, erosketa-orgatik salmenta gutxiago galtzea lor daiteke, bezeroaren erosketen historian oinarrituta produktu-gomendio pertsonalizatuak egin daitezke, eta edukia ahalik eta ondoen kokatzeko aldaketak ere egin daitezke.

Salmenta-aurreikuspenak

Salmenta-aurreikuspenak

Datu historikoek eta inguruko datuek artikulu edo erreferentzia bakoitzaren etorkizuneko eskaera zehazten lagundu diezazukete, eta zure ERPan edo salmentak eta eragiketak planifikatzeko zure sistemetan integratzen. Hala, artikulu bakoitzaren eskaera zehaztu eta zein dendatan saldu behar duzun erabaki ahal izango duzu, eta, horri esker, produktuen eskuragarritasuna hobetuko duzu, eta gehiegizko izakinak murriztu.

Itzulketen aurreikuspena

Itzulketen aurreikuspena

Kate handi guztiek jakin nahi izaten dute zenbat produktu itzuliko zaizkien, gutxiago erosteko eta kostuak murrizteko. Adimen artifizialeko soluzio baten bidez, erosketa egiteko erabilitako kanalaren arabera produktua itzultzeko aukera zenbatekoa den aurreikus dezakete enpresek. Horretarako, bezeroei, erosketa-saskiari eta produktuari buruzko datuak erabiltzen dituzte, eta, hala, izakinen kudeaketari buruzko erabaki hobeak har ditzakete.

Sustapenen optimizazioa

Sustapenen optimizazioa

Prezioaren, sustapenen eta eskariaren arteko erlazioa ikuspegi historikotik ulertzea lortzen bada, aurreikus daiteke zer sustapen-estrategia beharko diren, eta, hala, aurreikusitako diru-sarrerak eta bolumenak lortu ahal izango dira. Horrela, hautatutako artikuluen sustapen-estrategiak optimiza daitezke, azken prezioa publizitate-taldeekin koordinatu, eta hainbat prezio-estrategia probatu.

Kokaleku fisikoen optimizazioa

Kokaleku fisikoen optimizazioa

Datu historikoei esker,dendak irekitzeko, handitzeko edo ixteko kokaleku onenak identifika daitezke, lehendik dauden establezimenduak irentsi gabe. Halaber, iragar daiteke zenbateko espazioa behar den, dendak zenbateraino gainjarriko zaizkion bata besteari, eta produktu-aukera, demografia eta lehia nolakoak izango diren.

Bezeroa zer etapatan dagoen aurreikustea

Bezeroa zer etapatan dagoen aurreikustea

Etapa desberdinetan dauden bezeroei zuzendutako kanpainak sortzeak lagundu egiten du etorkizuneko marketin-komunikazioen estrategia elikatzen, eta, hala, bezeroen kanal, produktu eta maiztasun gogokoenen araberako komunikazioak sortzen dira. Hartara, konfiantza berreskura daiteke bezeroak atxikitzeko estrategia proaktiboen bidez, eta transakzioen kopurua eta batez besteko tamaina handitu marketin garrantzitsu batekin, eta kanpainetako ROIa maximizatu.

Bezeroaren gogobetetasuna

Bezeroaren gogobetetasuna

Inkesten edo bezeroek emandako iritzien bidez jakin daiteke bezero batek zure produktuak gomendatuko dituen edo ez, hark bezero gisa izan duen esperientziaren datuak oinarri hartuta. Hartara, zure aurkakoak parte-hartzaile neutral bihur daitezke, eta neutralak, berriz, aldeko.

Toki bakoitzean zenbat langile beharko diren aurreikustea

Toki bakoitzean zenbat langile beharko diren aurreikustea

Negozio txiki bat eraginkortasunez zuzentzeko, beharrezkoa da langile-kopuru optimoa kalkulatzea, produktuak une egokian merkaturatzeko. Zenbait faktore erabiliz (hala nola espazioa, produktu-aukera edo modeloak hornitzeko batez besteko epea), zenbat langile behar dituzun hobeto kalkulatu ahal izango duzu, eta eraginkortasun operatiboa bezeroen beharrekin lerrokatu. Langileak lanik gabe edukitzearen kostua gutxitzeaz gain, eskari handiko uneak zein izango diren aurreikusi ahal izango duzu, eta langile-kopurua horren arabera egokitu.

Logo BAI Analytics

Gure BAI Analytics taldeak lagunduko dizu martxan jartzen

Zure enpresan adimen artifizialeko zerbitzuak ezartzen lagunduko dizu Euskaltelek, zure erakundea handia nahiz txikia izan, eta datuen heldutasun-maila handia nahiz txikia izan.

Pixkanaka, beren jakintzaz eta beren funtzioetan eta negozio-lerroetan integratutako datuez baliatzen ikasten dute negozio txikiek, eta, adimen artifiziala erabiliz, produktuetarako, kanaletarako eta bezero-esperientzietarako estrategiak garatzenbenetakoaditu bihurtzen dira.

euskaltel kontaktua

Jarri harremanetan gurekin

Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Sartutako zenbakia ez da egokia

Eremu hau nahitaezkoa da

The entered email is not valid

Zure mezua ondo bidali da.
Zure mezua ezin izan da bidali. Saiatu zaitez geroago, mesedez.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu behar duzu.